Literatura Eskola 09/10

Literaturak irakurlearen izaera eraikitzen omen du 

LITERATURA ESKOLAk seigarren ikasturtez ateak zabaldu ditu 09/10 ikasturtean ahalik eta literaturazale gehien biltzeko.

Aurtengoa urriaren 24an hasiko dugu, Larrabetzun, Iñigo Aranbarri eta Joseba Sarrionandiarekin.
•BERBAGAIA: Joseba Sarrionandiaren saiakera
•HIZLARIA: Iñigo Aranbarri
•EGUNA: Urriaren 24a
•LEKUA: Larrabetzuko Anguleri kultur etxea
•ORDUA: 10:00-14:00

Gure Eskolak ez du numerus clausussik, lehendakaria ez da hasiera ekitaldira etorriko, krediturik ez mailegurik ez dizuegu emango. Gure Eskola zer den geuk erabakiko dugu, ez beste inork.

•Izena emateko: eskola@literaturaeskola.org edo www.literaturaeskola.org
•Matrikula: Urte osoa: 15€. Eskola egun bakarra: 10€
•Nork gura duen eskolara etortzeko aukera dauka

2009ko LITERATURIAgatik egindako balorazioaren eraginez, 2010ean ere LITERATURIA antolatzea erabaki dugu.
2010eko LITERATURIA ekainaren 4,5 eta 6an Larrabetzun

www.literaturaeskola.org