Literatura egun batez, Nobel eta Euskadi sariak

Literatura egun batez, Nobel eta Euskadi sariakLiteraturarekin lotutako gutxienez bi berri eman zituzten atzo, urriak 8. Euskadi Sarien banaketaren erabakia publiko egin zuten eta aurtengo Literaturako Nobel sariaren irabazlea nor den zabaldu zuten. Bi berriek eman dute zeresana.

Hasteko, 2015eko Literatura Nobel sariduna Svetlana Aleksievitx dela iragarri zuten. Horiek algarak izenarekin ados jartzen ez direnen kontura. Horiek oroitzapenak 2004an Euskal Herrira etorri zenekoak, Berrian orain dela hamaika urte egindako elkarrizketa lekuko. Nor ausartuko da esaten (egia balitz ere) bere liburu guztiak irakurri dituela eta, gainera, bere uste apalean bazela garaia saria eman ziezaioten.

“Gure garaiko sufrimendu eta kuraiari monumentu diren idazki polifonikoengatik” eman diote saria idazle bielorrusiarrari. Askotan entzuten ez diren (edo entzuteko aukerarik ez dagoen) ahotsak paperera maisuki ekartzeagatik ezaguna da Aleksievitx.

Gurera etorrita, ez dago oraindik euskarari ekarria. Izango ote dugu 2015eko Literaturako Nobel sariduna ere euskaraz irakuzteko parada?

 

Uko baten arrazoiak

Literatur sarien egunarekin jarraitzeko Euskadi Sarien sarien banaketaren berri izan genuen. Eta berriarekin batera izan genuen irabazlearen ukoaren berri. Su zelaiak (Susa, 2014) izan da aurtengo saritua. Mikel Peruarena Ansa idazle eta kazetariak idatzitako nobela. Han eta hemen irakurri dugu uko egin diola sariari. Baina zerbait oso ezberdina gertatu da. Epaimahaiari ekainean bidali zion gutuna Peruarenak, “lehian” parte-hartzeari argi eta garbi uko eginez eta horretarako arrazoiak azalduz. Argitaratzera behartua sentitu den gutun horren helburua zen, hain zuzen ere, horrelako egoera bat saihestea. Onartuko ez zuela jakinda (epaimahaiko kideek gutunaren berri izango ote zuten?) eman diote saria Peruarenari, zeinak uko egin behar izan dion.

Euskadi Sarien inguruan zalantza eta eztabaida asko piztu izan dira, eta azken tirabira honekin berpiztu. Nola da posible publikoki (utikan.com) eta pribatuki, zuzenean epaimahaiari jakinaraziz, Euskadi Sarietan parte-hartzea ukatu duen norbait saria ematearen sufrikariora kondenatzea? Argi dago ematekotan azalpenak epaimahaiak eman behar dituela eta ez Mikel Peruarena Ansak.

 

Utikan, 2007tik gaurdaino

2007ko otsailean argitaratu zen utikan agiria eta hainbat idazle eta itzultzailek eman zioten atxikimendua (gaur egungo) Euskadi Sarien aurkako testuari. Urte batzuk igaro dira manifestu hartatik baina arazoak bizirik dirau.

Literatura egun batez, Nobel eta Euskadi sariak

Euskadi Literatura Saria, literatura, Literaturako Nobel Saria

4 pentsamendu “Literatura egun batez, Nobel eta Euskadi sariak”-ri buruz

  • Jode, Peru, bizitza honetan izanen al da poz txikiren bat, ala dnak behar du zorrotz, beltz eta hits?

  • Peru, kasurik ez aurreko horri, beste gisako trolatzaileei bezala. Segi hola.

  • Errespetu falta handia iruditzen zait Luisitok emandako erantzunari, bat batekoari. Adieraz daiteke alde ez egotea, baina beste modu batez, uste dut nik. Ezin da horrela “despatxatu” zure iritziarekin ez datorren bat.
    Eskerrak Peruk aintzat hartu eta gaur (urriak 16) azaltzen den beste post batean egoki erantzun dion.

  • Jaungoiko jauna, hauxe da neurriz kanpo esaldia erabiltzea…
    «Nola da posible Euskadi Sarietan parte-hartzea ukatu duen norbait saria ematearen sufrikariora kondenatzea?»
    Sufrikariora kondenatu… ene, ene…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude