Maiatzaren 5 eta 6an IV. LIBRE TOPAKETAK Donostiako Bulebarrean

Maiatzaren 5ean eta 6an IV. LIBRE TOPAKETAK Donostiako Bulebarrean –

Libre Lasterketa ostiralean 21:00etan eta mobilizazio nagusia larunbatean 19:00etan Bulebarrean izango dira. Libre geratu diren lau auzipetuek bertan egongo dira.

Maiatzaren 5ean eta 6an IV. LIBRE TOPAKETAK Donostiako Bulebarrean
Aske Gunea gogoan

Datorren ostirala eta larunbatean, Aske Gunearen laugarren urteurrenarekin bat eginez eta bertan atxilotuak izan ziren lau kide, Ekaitz Ibero, Adur Fernandez, Oier Lorente eta Aitor Olaizola kalean daudela kontuan izanik eta oraindik Ekaitz Ezkerra, Imanol Vicente, Nahikari Otaegi, Mikel Arretxe eta Egoi Alberdi espetxean badaude ere, ELEAK-Libre Dinamikak Mozal Legearen aurkako eta Aske Gunean atxilotutako guztien askatasuna aldarrikatzeko bi egunetako Topaketak antolatu ditugu.

Izan ere, Donostiako Aske Gunea egin zenetik urtero egin dugun moduan, aurtengoan ELEAK-Libre Dinamikak LIBRE TOPAKETAK ekimenaren IV. Edizioa prestatu du Donostiako Bulebarrean. Aurtengoak duen berezitasun nagusia, Ertzaintzak duela lau urte indarrez Donostiako Bulebarreko Aske Gunean atxilotu zituen bederatzi gazteen artetik lau bertan izango direla da, SEGIkoak izateagatik ezarritako sei urtetako kondena osorik bete baitute. Beste bostak ondorengo hilabeteetan kaleratzen joango dira.

LIBRE TOPAKETAK ekimenak bi helburu ditu. Batetik, datorren uztailaren 2an bi urte beteko dituen Mozal Legea salatzea, Hego Euskal Herrian, bereziki Ertzaintzak eta Polizia Foralak, dagoeneko 11.000 euskal herritar baino gehiago zigortu baitituzte lege honen aplikazioaren ondorioz. Isun hauen artean, 3.000tik gora, Nafarroako eta EAEko Legebiltzarrek, gehiengoz, Lege honen aurkako iritzia eta ez aplikazioa onartu ondoren bideratuak izan dira.

.

Maiatzak 5 eta 6an

Hori guztia salatzeko, ostiralean, Mozal Legearen aurkako IV. LIBRE LASTERKETA antolatu dute Bulebarretik Haize Orrazira eta buelta. Oinezkoak 20:30ean irtengo dira Bulebarreko Karpa Nagusitik eta 21:00etan Korrika egingo dutenak. Sari banaketa amaitzerakoan, gaueko 22:30etik aurrera, Argiako kazetaria den Asier Lopezek “Grabatu Polizia” izeneko ekimena eta bideoak aurkeztuko ditu Karpa nagusian. Asier Lopez bera, zigortua izan zen poliziari argazkia grabatu eta argitaratzeagatik, nahiz eta ondoren, epaiketa absolbitua izan zen.

Larunbatean, Karpa Nagusia goizeko 10:00etan jarriko da martxan, AKABeko abokatuek Mozal Legearen inguruan egiten duten irakurketa juridikoaren azalpenarekin. Ondoren, Eleak-Libreko ordezkariak mugimendu honek Mozal Legearen isunei aurre egiteko prestatu duen lau puntuko Protokoloa azalduko du, guztien arteko eztabaida zabaldu aurretik.

11:30ean, Lurralde Askea Dinamikak prestaturiko 100 Konpromisoen inguruko liburuaren aurkezpena egingo da Karpa Nagusian. Bertan, desobedientzia bideratzeko ekimenen edukia finkatzeko prestatu diren 100 Konpromiso aurkeztuko dira, hauen bideragarritasunari buruzko eztabaida burutuko da.

13:00etatik aurrera, bestelako Donostia baten aldeko mahai ingurua izango da, jendarte mugimendu ezberdinetan parte hartzen duten kideen eskutik. Helburua, Donostiaren eraldaketarako oinarrizko konpromisoak finkatzen hastea da.

Arratsaldean berriz, Bretainatik etorritako Notre Dame des Landeseko ZADisten txanda izango da. Hamar urteotan garatu duten erresistentziaren berri emango dute eta Euskal Herritik elkarlana nola bideratu daitekeen aztertuko da. Bideo emanaldia ere izango da bretoien eskutik.

Azkenik, 19:00etan, LIBRE TOPAKETAK ekimeneko mobilizazio nagusia izango da Bulebarrean. Bertan Mozal Legea salatzeaz gain, Aske Gunean parte hartu zuten gazteak izango dira gogoan eta hauen senideekiko elkartasuna adieraziko da, 20:00etan, gaueko Aske Gunearen Afari Festari hasiera eman aurretik.

IV. Libre Topaketa hauekin datorren uztailaren 2an emango den Mozal Legearen aurkako mobilizazio nazionalei hasiera eman nahi die ELEAK-Libre Dinamikak, etorkizunean eskubide zibil eta politikoen aurkako borroka indartzeak duen garrantzia azpimarratuz.

.

LIBRE TOPAKETAK

Programa

Libre Lasterketa ostiralean 21:00etan eta mobilizazio nagusia larunbatean 19:00etan Bulebarrean izango dira. Libre geratu diren lau auzipetuek bertan egongo dira.

Maiatzaren 5ean, ostirala: MOZAL LEGEAREN AURKAKO IV. LIBRE LASTERKETA

21:00-22:00 LIBRE LASTERKETA, oinez ala korrika bulebarretik abiatuta.
22:00-23:00 “ GRABATU POLIZIA” egitasmoa: bideo emanaldia eta solasaldia egileekin.

Maiatzaren 6an, larunbata: IV. LIBRE TOPAKETAK

Maiatzaren 5ean eta 6an IV. LIBRE TOPAKETAK Donostiako Bulebarrean10:00-11:30 AKABeko euskal abokatuek prestatzen ari diren Mozal Legearen inguruko LAN JURIDIKOAren aurkezpena eta ELEAK-Libre Mugimenduaren PROTOKOLOA. Eztabaida: Nola uztartu herri borroka (nagusia) eta borroka legala (osagarria) jokabide desobedientean.

11:30-12:30 Lurralde Askearen KONPROMISO LIBURUAren aurkezpena eta hausnarketa.
Eztabaida: Nola martxan jarri konpromisoen inguruko lana.

13:00-14:30 DONOSTIAKO AGENDA SOZIALAren lanketa, NOLAKO DONOSTIA?
MAHAI INGURUA: NOLAKO DONOSTIA HAUSNARKETA KOLEKTIBOA: Erraustegia? Metroa? Zezenketak? Uliako baratzak? Prekaritatea? Okupazioa? Eskubide zibil eta politikoak? Internazionalismoa? Euskalduna? Feminista? Gaztetxeak? Turismoa?…

14:30-16:00 Pintxo bazkaria, elkarte eta tabernen laguntzarekin…

16:00-19:00 EUSKAL HERRIA ZADISTA eta Notre Dame des Landes (Bretainia) tailerra. Bretainiako egoera, ZAD proiektua, Euskal Herrian zer?

19:00-20:00 MOBILIZAZIOA (oraindik EREDUA finkatu gabe dago).

20:00-23:00 ASKEGUNE AFARI FESTA, duela lau urte Donostiako Bulebarreko AskeGunean atxilotu zituzten eta egun batzuk lehenago kaleratu dituzten lau edo bost kideekin: proiekzioa, afaria, musika….

Maiatzaren 5ean eta 6an IV. LIBRE TOPAKETAK Donostiako Bulebarrean