LGTBI+fobia erasoak gorantz

LGTBI+fobia erasoak gorantz –

LGTBI+fobia erasoak gorantz

Kaixo denoi! Kurtso berria hasi berri dugu. Uda, ordea, ez da oso lasaia izan Araban. Ikusgunek egindako LGTBI+fobikoen balantzearen arabera, azken urte hauetako udarik txarrena izan da: 12 kasu egon dira. Haien artean 6 eraso, 4 gorroto-diskurtso eta sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen araberako 2 diskriminazio kasu. Ikusgunek eskuartean dituen datuekin esan daiteke eraso fisikoak areagotu egin direla aurreko urteekin alderatuta eta uda honetan ere jakin dugu Gasteiz 100.000 biztanleko gorroto-delitu gehien dituzten Espainiar Estatuko hirien indizearen buruan dagoela.

Datu hauek beldurtu egiten dute bat, baita kezkatu ere. Ezin da onartu azken urteetan LGTBI+ pertsonek egindako borroka ondoren, horrelako egoera batean egotea. Datu hauek argi uzten dute borrokan jarraitu behar dela. Oso gizarte zisheteropatriarkalean bizitzen jarraitzen dugu eta arautik urruntzen diren pertsonak ez dira onartzen. Azken urteetan LGTBI+ pertsonek eta feminismoak lan handia egin du ahalduntze lanean eta inoiz baino presenteago daude arlo guztietan eta askori horrek grazia handirik egiten ez diela dirudi eta dituzten pribilegioak betikotzeko indarkeria guztiarekin erantzuten dute. Ultraeskuinak hartu duen indarrak eta komunikabideak erabiltzeko duen moduak ere ez du batere lagundu.

Arazo estruktural batean aurrean aurkitzen gara eta errotik ekin behar zaio. Halere, dena ez da negatiboa eta iluna. Elkartasun adierazpenak ikusgarriak egon dira uda honetan eta ziur nago egongo direla. Azkena aurreko astean Zabalganan ostadar poltsa eramateagatik jazarritako gaztearen aldekoa izan da.

Beraz, jarrai dezagun kaleak koloreztatzen eta gorrotoari elkartasunez aurre egiten!

LGTBI+fobia erasoak gorantz

Irakaslea Gasteizen. Internazionalismoa eta euskalgintza.

3 pentsamendu “LGTBI+fobia erasoak gorantz”-ri buruz

  • Zergatik nahasten da esistitzen ez den genero identitatea ta orientazio sexuala? Homofobia da guzti hori ta ez aitortzea nahiko homofobikoa. Etasoak nazkagarriak,emakumeei egiten zaizkiena bezala,hoiek bider mila direla. Zisheteropatriarkatua ez da ezer, patriarkatua da. Zis hitza zentzugabea izateaz gain guztiz matxista da. Nor identifikatzen da Gizarte matxistak bere sexuari eslaitzen dizkion estereotipo ta rol matxista aldakor guztiekin? Inor ez. Ta ume erosleen artean homosexualik ez dago? Adibide bat jartzearren. Esaten dugu zisheteroarrazistapatriarkatua? Honi jarraituz guztiok trans izango ginen,beste esanahi zentzugabea denetarik sartzeko. Transexuala zeozer da,trans aterki esanahia non trabesti,drag queen, transgenero, Transexual… kabitzen diren. LGTBI elkarte mordo antifeminista dira ta ustezko feminista hoiek matxismo bortitzena sostengatzen dute,benetako feministak erasotuz,beraien ahotsa isilarazi nahian… Horregatik gero ta gehiago dira LGB elkarteak sostengatzen dituztenak zerikusia ez duten edo guztiz aurkakoa defendatzen duten beste hizkietaz desberdinduz. Bukatzeko. Zer da emakume bat?

  • Nortzuk dira beraien umeak saldu beharko dituztenak jatekorik ez dutelako? Emakumeak,berdin du nola sentitzen diren. Gizonok ez dugu beste batzuentzat erditzen, zisheteropatriarkatua? Ez, patriarkatua. Edo heterohomopatriarkatua esaten da. Matxismo jainko maila,giza trafikoa.. https://www.gehitu.org/gehitu-se-adhiere-a-la-campana-iniciada-por-cogam-en-apoyo-al-manifiesto-de-la-plataforma-estatal-lgtb-por-la-regulacion-de-la-gestacion-subrogada/

  • Amonamantangorri 2021-09-24 12:21

    Ez nekien Gehituk sabel-alokatzearen aldeko jarrera publikoa zuela. Beti ere doakoa e, musutruk egina, baaai, jakina. Harritzekoa? Ez.

    Beharbada, auskalo, “haurdunaldi subrogatuari” buruzko EH Bilduren barne-eztabaidan, legeztatzearen alde mintzatu eta eztabaida irabazi zutenak ez dira kapitalismo queerfriendly eta brilli-brilli horretatik urrun ibiliko.

    Zisheteropatriarkal… ba oso gaizki: “gizarte binario zisheteropatriarkal kapitalista” esan nahiko zuen.