Lexiko-egiaztatzailea eta lematizatzailea Hiztegi Batuko azken aldaketetara egokituta

dictionary_magnify03_9410

  • IDITE eta euLEMA tresnak etengabe eguneratzen ditu UZEIk.
  • Euskaltzaindiaren azken erabakietara egokitutako emaitzak eskaintzen dituzte orain tresna horien doako demo-bertsioek.

 

Hiztegi Batua eta Euskaltzaindiaren Hiztegia bateratzeko Euskaltzaindiak hartu dituen erabakietara egokitu du UZEIk IDITE egiaztatzailearen oinarri den euLEX euskararen datu-base lexikala, 130.000 sarrera inguru biltzen dituena.

Aldaketa horietako gehienak erabili edo hobe markak dituzten formetan egin ditu Euskaltzaindiak, baina badira bestelako berrikuntzak ere (sarrera berriak, ezabatutako formak…).

Beraz, orain IDITE lexiko-egiaztatzailearen analisia ere Euskaltzaindiaren azken erabaki horien araberakoa da, doako demo-bertsioan ikus daitekeen bezala (http://www.uzei.com/online/idite).

Bestalde, euskararentzat garatutako euLEMA lematizatzaile automatikoan ere ageri dira orain aldaketa horiek; izan ere, IDITE bezala, lexikorako araugintzaren arabera UZEIk etengabe eguneratzen duen datu-base lexikalean oinarritzen da euLEMA ere.

euLEMA lematizatzailearen demo-bertsioa http://www.uzei.com/online/eulema helbidean dago erabilgarri.

Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan egindako azken aldaketen inguruko argibide gehiago, hemen.