Lesbianak plazara

Aldarte elkartetik (Gay, lesbiana eta transexualen arreta zentroa) sortutako talde baten ekimenez emakume lesbianak ikusarazteko kanpaina abiarazi dute: “Lesbianak: ikusgai eta eskubidedun. Politikan eragiteko kanpaina”.

Lesbianak plazara

Elkarteko kideen ustez, ikusgarritasuna ezinbestekoa da gizarte baliabideak besteen baldintza berean baliatzeko orduan. Helburu nagusia lesbianismoarekin eta jendartean ikusgarritasun handiagoa eskuratzearekin lesbianen parte-hartze aktiboa bultzatzea da. Gainera, oinarrizko testu bat landu dute lesbianen ikusgarritasun urriarekin loturiko arazoen berri emateko eta horiek konpontzeko proposamenak egiteko.

Hauteskundeen atarian alderdi politikoekin bildu dira euren asmo eta eskariak azaltzeko, momentuz, EH Bildu, PSE, Ezker Anitza, EAJ eta Ahal Dugu-ren babesa dute, PP-ren erantzunaren zain daude: “Oso jarrera ona eta irekia agertu dute hasieratik, eta kanpaina aurkeztu genuenetik alderdi guztiekin bildu gara”, azaldu dute. Hala, EH Bildu ekimenera atxiki zen; PSEk kanpainarekin bat egin zuen; Ezker Anitzak LGTB pertsonen giza eskubideen defentsa babestu zuen; EAJk bat datorrela esan zuen; Ahal Dugu proposamenetako batzuk lantzen hasia da; PPk oraindik ez die erantzunik eman.

Informazioa gehiago hemen.

Lesbianak plazara

2 pentsamendu “Lesbianak plazara”-ri buruz

  • Zenbat kostatuko zaigu orokorrean gizarteari bost axola zaigun hau?

    Ze benetan, ez dakit zertarako balio duen, non ikusi behar ditugu lesbianak? lesbianek ezin dute euren bizitza bideratu lesbianak direla lau haizetara ohikutatu barik?

  • Gora Patriarkatua / Zaborra kanpora 2015-11-21 20:21

    “EH Bildu, PSE, Ezker Anitza, EAJ eta Ahal Dugu-ren babesa dute”

    Lesbianismoa erreprimitua dago euskal herrian.

    Errepresioa itzela da.

    Lesbianismoa iraultzailea da.

    Sinistu.

    Sinistu.

    Isildu.

    Obeditu.

    Obeditu.

    Obeditu.