Lekutan

( DANGER/CAUTION/KONTUZ Sarrera honek autopublizitate dosi altuegia izan dezake)

Sicue, Erasmus… Euskal Herritik kanpo ikasturtea beste kultura eta giro bat ezagutuz igarotzeko aukera ez omen da ahuntzaren gauerdiko eztula. Hala esaten digute antzekorik egin nahi zuten baina etxean gelditu behar izan diren lagunek, haien garaian horrelakorik ez zela errepikatzen diguten guraso edo izeba-osabek eta baita telebistako berriak entzun dituztenez gero, txanda iristen zaienerako bekak historia izango direla uste duten anai-arreba gazteek ere. Etxean utzitakoen frustrazioa sahiestu nahi bagenuen behintzat, esperientziari ahal adina zuku atera, ezagutu eta gozatzera behartuta gaudela ohartu gara.

Lekutan

Baina bada mundurik gure zilborretik harago, eta gozatu zein ikasteaz aparte, denbora apur bat (ez gehiegi) gelditzen zaigu beste zeregin batzuetarako. Beti da interesgarria beste lurralde batzuetan gazte zein helduek dituzten ohiturak, bertako gizarte mugimenduak etab… ezagutzea, baina munduan hankaz gora den honetan, are gehiago. Ideia horri eta gure idatzi zein informatzeko afizioari (ofizio ezean) eutsi eta LEKUTAN bloga sortu dugu, gurekin etortzerik izan ez dutenei edota bertara iristen den edonori, gure bizipenak ,baina batez ere beste txoko batzuetako errealitateak, helarazteko.

Hortan gabiltza Leioan ezagututako lagun taldea:

AITOR BIAIN – Txiletik

MAITE TXINTXURRETA – Lyonetik

MALEN ALDALUR – Sevillatik

ION MOÑUX – Parisetik

LANDER ARRETXEA – Bartzelonatik

Bost gara beraz. Bost, oraingoz. Ziur asko izango da munduan barrena ezagutu eta bizi duena idazteko grina duen gazteren bat. Egoera horretan zaudetenoi gure blogera batzeko gonbidapena egin nahi dizuegu eta noski, prest legoken lagunen bat baduzu ere, bidali ezaiozu proposamena. 

Gurekin kontaktuan jartzeko bideak:

  • Bloga: Lekutan
  • Twitter kontua: @lekutan_
  • Edo posta bidez: lekutan@hotmail.com

NIRE KONTRA ESANAK

2 pentsamendu “Lekutan”-ri buruz

  • Pena da, ba. Zuzeuk sorrera egunetik dauka ETXETIK URRUN saila halako kontuetarako… Zergatik ez duzue aukera hori (ere) baliatzen? Seguruenez jende gehiagorengana iritsiko zinatekete…

  • Lander Arretxea 2012-11-03 17:29

    Kontuan izango dugu. Bereziki interesgarriak diren erreportaje, elkarrizketak etab…, saiatuko gara hona igotzen.