“Leku Hutsak Hitz Beteak”, Bernardo Atxagari buruzko dokumentalaren trailerra

Aurten 60 urte bete dituen Donostiako Zinemaldiak Zinemira sailean Bernardo Atxaga idazleari buruzko “Leku Hutsak Hitz Beteak” dokumentala estreinatuko du. Iraileko azken astean izango da proiekzioa.

Dokumentalaren trailerraren abiapuntuan erakutsi bezala, esaera zaharrak zera dio: “soineko guziek badute beren ifrenzua”. Hori bera izango da Atxagaren akuilu dokumentalean: nobela eta poemen sorburua azalduko du Bernardo Atxagak, ifrenzua. Arbelaitzek Berrian argitu duenez, “Idazle bezala zer kezka, burutazio, lan egiteko modu dituen erakustea da dokumentalaren asmoa”. Azken finean dokumentala “elkarrizketa luze bat” dela dio zuzendariak, zeinak monografiko bat aurkezten duen. Atxaga protagonista izanda ere gaia unibertsala dela dio “idazle baten gorabeherez ari baita”. Prozesu literarioen pausoak segituz, Zalduondon, Bilbon, Asteasun eta beste zenbait txokotan garatuko da dokumentala. Joxe Angel Arbelaitzek zuzendu du lana eta Juanfe Garcesen irudiek lagunduko dute kontakizuna.

atxaga-dokumentala

Bernardo Atxaga, dokumentala, literatuta, Zinemaldia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude