Lehendakariari elkarrizketa

Lehendakariari elkarrizketa

Lopez Lehendakaria solte ibili zen elkarrizketan, zuka galdetzen zion kazetariari, hika erantzunez. Hemen dago informazioa eta baita elkarrizketa osorik ikusteko aukera ere.

Guk alde bakar bat aipatu nahi dugu, izan ere, Lehendakariak elkarrizketa egin nahi zuela esan zionean ETBri, berehala erantzun zion ETBk, Ajuria -Eneara, Lehendakaritzara edo zegokion tokira bidaliko zituela teknikariak eta baliabideak elkarrizketa burutu ahal izateko.

Lopezen aldeko erantzuna aldez aurretik zegoen erabakita: “Ez, ez dugu elkarrizketarik Gasteizen egingo, Bilbon duzuen erredakzio handi eta eder horretan nahi dugu”. Eta halaxe egin zen bart.

Eta gaude, uste baino garrantzi handiagoa daukala  aukera honek. Ez dela kontu xume bat, ondo baino hobeto oldoztutako eszenifikazio  bat dela, alegia.

Zure ustez, zer esan nahi du? Nola ulertu behar da?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Lehendakariari elkarrizketa”-ri buruz