Lehen urrats gisa Gobernuak presoak hurbilduko dituela uste al duzu?

Presoen aldeko ekimenaEuskal jendartearen aldarria argia da, inoiz baino zabalagoa: euskal presoak eskubide guztiekin hurbiltzea. Patxi Lopez lehendakariak ere eskatzen ditu espetxe politikan aldaketak. Espainiako Gobernuak, ordea, ETAri urrats are gehiago eskatzen dizkio eta presoei barkamena emateko exigitzen die. Salbuespenezko legeak desagertze aldera, Espainiako Gobernuak presoak hurbilduko dituela uste duzu?

inkesta

6 pentsamendu “Lehen urrats gisa Gobernuak presoak hurbilduko dituela uste al duzu?”-ri buruz

  • Ze gobernuk, frantsesak ala espainiarrak edo biak? Badirudi frantsesaz ahantzi egiten garela.
    Nere iritzia da presoak hurbiltzeko asmoa dutela,baina AZKEN URRATS gisa. Hau da Otegi adibidez eta beste hamarka batzuk askatu noizbait, gaixoak ere noizbait,…eta gehinenak “hurbildu” eta zigorra oso-osorik betetzea.Horren truk errendizio totala,beraien konstituzioak onartzeraino edo auskalo noraino… Asmo zitala,baina horrela dela uste dut. Bestalde, kartzela politika malgutu eta legea betetzeko eskakizunekin ez dela bahituen askapena bultzatzen uste dut. Zer da malgutzea, azenarioa eta makila tartekatzea? Eta legea,mesedez, legea beraiena da edo lege antiterrorista betetzea ere eskatu behar zaie? Inperialisten legeak beraientzat! Presoak kalera!

  • Joseba Uria 2012-01-09 16:05

    Frantziako Gobernua gai honetan Espainiaren morroi izan da azken aldian. Ez dut gauzagarri ikusten Frantziak bere kasa horrelako neurriei ekitea Espainiak lehenbizi hori onartu gabe.

  • Amonamantangorri 2012-01-10 13:15

    Ekik senide edo lagun bat kartzelan eukiko balu, beharbada ohartuko litzateke zenbateraino hobetu litekeen presoen eta hauen ingurukoen egoera, presoak Euskal Herrira hurbilduta. Jakina, ez da amnistia eskatzea bezala, oinarri-oinarrizko aldarrikapena baizik.

  • Amonamantangorri: Ez naiz nor Ekiren izenean hitz egiteko, baina bere iruzkina irakurrita zera esango nuke: Ez zaidala iruditzen presoen herriratzearen aurka dagoenik inondik inora. Ez dakit berak seniderik ote duen barruan; nik bi ditut, biak etxetik 800 kilometro baino gehiagora. Eurak babestuagoak egongo lirateke hemengo kartzela batean, kideekin, hemengo irratiak entzuten, gugandik minutuetara. Guretzat zer esanik ez, egongo litzatekeen aldea…!
    Alabaina, funtsean ados nago Ekirekin. “Keinuak” eskatzen ditugu, euren buruak demokratikotzat dituzten horiei euren legeak bete ditzaten. Dementziala da Amona. Asko matte ditudan bi lagunei dotrina ospetsua ezarri zieten iaz. Alehop! “Lege” direlako horiek galtzerdiak bezala, nahierara erabilita. Bahituta daude euren legeen arabera, dagoenik eta espetxe politikarik gordinena 20 urtez baina gehiagoz nozitu ostean. Dotrina hori ezartzea, hori delitu bat da, eta prebarikazioa du izena. Delinkuente horiek gauza bera egiten dute kide bat hartu eta hop! Isolamendu galeriara bizitzera eramaten dutenean (eta zenbatekin egiten dute? Zenbat urtez?). Gauza bera eritasun sendagaitza dutenei askatasuna ukatzen dietenean. Legea urratzen ari dira, eurena. Ber gauza, kide bat hartu eta kastrokulora bidaltzen dutenean. Zenbat daude sakabanatuta? Ia denak. Delituak delituen gainetik: Delitua baita preso bat sistematikoki eta arrazoirik gabe lehen graduan mantentzea; delitua da bere inguru afektibotik, kulturaletik eta geografikotik urrunduta mantentzea; delitua da bere harremanei etengabeko trabak ezartzea; delitua da botere erlazioa baliatuta pertsona bat umiliatzea, jazartzea, mehatxatzea, iraintzea; delitua da horrek guztiak suposatzen duen eguneroko, etengabeko tortura zuria. Eta DELINKUENTE horiei delituak egiteari utzi eta torturekin amaitu dezaten “keinuak” eskatzea, izango da politikagintza pragmatikoan zentzurik baduela, baina ez zait niri iruditzen ezein “keinu” gisa ulertu beharko genukeenik. Ez bada EURAK (besteei barkamena eska dezaten dabiltzanak ahoa bete lerde), eurak ari direla BERGIZARTERATZEN edo, zilegi bekit hobe esatea, BASAPIZTI HUTSAK bezala portatzeari uzten.
    Baina gatazka batek eraman baldin baditu preso, arazo politiko batek eraman baditu espetxe zigorra dakartzaten militantzia mota batzuetara, eta arazo politiko hori konpondu nahi badugu, ez da (nire ustez behintzat) horrelako “keinuen” bidez izango konpondutzat emango dela. Sasi-demokrata lunatiko horien arazo psikiatrikoa bai agian, baina ez herri honek bizi duen arazoa.
    Zuk zeuk esan duzu: Oinarri-oinarrizko aldarrikapena.
    Baina presoak? (erbesteratuak, deportatuak, konfinatuak?) Etxera, noski.
    Besarkada zintzo bat.

  • Amaitzeko (barka txapa) Joseba: Ez dut uste Frantziako gobernua inoren morroia izan denik edo denik. Frantziako gobernuak oso ondo daki zer den komeni zaiona eta morrontza baino, kolaborazionismoa aipatuko nuke, baina à l´aise, aizu; aginduak? Raxoik, Zapaterok? Non mais, sans blagues…! Kolaborazionismo interesatua eta ez azken garaiotan: Betidanik.
    Frantziar gobernuak afera berarekin ez balihoa bezala jokatzen du (110 000 lagun Bilbon? Frantziar medioek hitz ERDIA ere horren inguruan. “Bagatelak”. Hori da nire Pariseko lagun batek esan didana behintzat.), metodo horrek orain arte emaitza onak eman dizkiolako noski.
    Espekulazioen lurraldea da hau eta berriro diotsut uste kontua dela, alegia: Ez dakidala. Baina ez dut uste Paris Madrilen ezein baimen edo aginduren zain dagoenik inor Euskal Herriko espetxeetara ekartzeko. Frantziar gobernuak bere espetxeetan dituen 150 presoak gainetik kendu ahal balitu, alabaina, esaterako estradizio mailakatuen eskaeren bidez, orduan egingo luke gogotik: “Zuen arazoa zuentzat”. Uste dut, gainera, frantziar estatuan dauden presoen egoera bide horretatik konpontzen hasiko dela, mugaren honaindian alegia. Bestela ere, ohi gisa, interesatzen zaionarekin jarraituko du: Ez zarete existitzen.

  • Amonamantangorri 2012-01-11 12:42

    Ados gaude hirurak neurri batean. Hala ere, ez zait fundamentuzkoa iruditzen “zer gerturatu ta ze ostia, presoak kalera!” erantzunarekin ibiltzea. Haserraldi batean botatako purrustadatzat uler dezaket, baina ez dut uste horrekin inora joan daitekeenik. Zilegi da, lehenik eta behin, preso politikoentzako salbuespen arauak kentzeko eskatzea, hasierako pauso bezala behintzat.

    Paperaren gainean, bake prozesuak presoak kaleratuz bukatzen omen dira. Egia da beharbada hori gertatzekotan, modu mailakatuan gerta litekeela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude