Lehen horma, orain sarrailadun atea

ateaKutxen fusioa egingo da azkenean. Eztabaidak eztabaida, sekulako adostasunarekin egin ere. Baina banku berri honen akzioak burtsara irtetea ekindin al da benetan, Bilduk dioen eran? Ni jokoz kanpo nago.

 

Kutxen fusioaren kontuak jokoz kanpo utzi nau. Azkenean bai, batuko dira BBK, Kutxa eta Vital Kutxa Kutxa Bank delakoa sortzeko. Izugarrizko adostasun mailarekin batu ere. Bilduren baiezkoak zalantza guztiak uxatu ditu halako batean. Diputazioan gobernatzen dagoen koalizioak bere blogean azaldu du (Hemen) erabaki hori hartzera eraman duten arrazoiak. Baina zer gertatuko da inoiz akzioak burtsan jartzen baditu banku berri honek?

Bilduren arabera edozein pribatizazio saiakera ekidin dute, “ez baita nahikoa administrazio kontseiluaren %koen babesarekin  kutxen asanbladek erabakiko bailukete”. Hiru asanbladek hain zuzen ere.

Bitartean ezezkoa eman diote fusioari Aralar, Ezker Batua eta ELAk, hauek ez dute hain garbi ikusten jokaldia (hemen, hemen eta hemen). LABek ez du alde edo aurka dagoen esan oraindik (hemen).

Ez ote gara, lehen horma sendo zena, sarrailadun ate bihurtzen ari? Norbaitek giltza hartu eta zabalduko balu? Pribatizazioari ate bat egingo diogu. Ate handi bat, sarraila sendoduna, baina ireki daitekeena. Ate guztiak bezala.

 

Zuzeun eztabaida interesgarria egin zen honen inguruan. Hemen duzue.

Aralar, bank, BBK, bildu, EAJ, fusión, fusioa, Kutxa, kutxa bank
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

5 pentsamendu “Lehen horma, orain sarrailadun atea”-ri buruz

  • ZuZeu

    Joseba Barandiaran ekonomilariak ere berrikitan gehitu dio iruzkina Aranzabalek aipatzen duen eztabaidari. Agian ondo etorriko zaio bati baino gehiagori, batzuek eta besteek, denok, han argudiatu genuena berrikustea. Interesgarria da Barandiaranen galdera: funtsean zer aldatu da, ba, lehendik hona?

  • Amonamantangorri 2011-09-17 17:12

    EAJtik, PSEtik, behin eta berriz ari dira esaten ez dela dues ere aldatu. Haien arabera, Bilduk eta kutxetako buruek adostutakoak ez omen dakar aldaketa esanguratsurik.

    Total, zer diferentzia dago ba:
    – Hasieran, gizarte-lanak hurrengo hiru urteetarako bakarrik zeuden ziurtatuta, eta gutxieneko ehunekorik zehaztu gabe. Ordutik aurrera, nork daki. Orain ziurtatua gelditu omen da, sine die.
    – Banku bihurtu eta gero, akzioen erdia baino gutxixeago esku pribatuetara igaro zitekeen. Orain, Kutxa Bank %100 publikoa izanen da, baldin eta, estamentu askotatik doan prozesu luze baten ondoren, partizipazioak merkatura ateratzen ez badira.
    – Lan esparruaren gainean, “langileen erabakia” aipatzen da, beharbada modu lausoegian.

    Belarriak zotzekin garbitu ditut, eta adi-adi dauzkat. Kritikak entzuteko prest nago, batez ere ezkerretik datozenei, eskuineko kritikak ez baitzaizkit hainbeste ere interesatzen. Baina faborez: ezin diet sinestu, akordioaren puntuek ezer berririk ekarri ez dutela diotenei.

  • Gari Garaialde 2011-09-18 16:25

    Bilduk (lehen ez zen bildu, baina tira) zergatik aldatu duen erabakia galdetzen du Barandiaranek, baina PSEk zergatik aldatu duen aldiz ez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude