Legezkoa, baina antidemokratikoa

Legezkoa, baina antidemokratikoa –

Eskandalu bat da: Konstituzio Auzitegiak Mozal Legea babestu du. Legezkoa da, bai, baina antidemokratikoa.
Legezkoa, baina antidemokratikoa
Arg: Klaus Hausmann (pixabay)

Estatu espainolean oinarrizko eskubideak murriztea legezkoa dela baieztatu du indarrean egon den bost urteotan, eta osasun larrialdian ezarritako milioi bat inguru isunak kontatu gabe, Mozal Legearen bidez estatu espainiarrean polizia ezberdinek jarri dituzten 766.416 isunak eta bildu dituzten 416.527.489 €-ak, Konstituzionalki zuzenak direla baieztatu ditu Konstituzio Auzitegiaren Mozal Legearen aldeko ebazpen ia erabatekoak.

Gauza bera esan genezake Hego Euskal Herrian ezarri diren 28.866 isunen inguruan: denak konstituzionalak eta demokratikoak dira.

Eskandalo juridiko eta politiko izugarria da.

Estatuko segurtasun indarrei “baimenik gabeko” grabazioak legez kanpokoak zirela esaten zuen artikulua alde batera utzita, magistratuek Mozal Lege ia osorik bere horretan onartu dute, migranteen itzulketak, instituzioen aurreko mobilizazioen debekuak eta baita biluztasun osoa dakarten miaketak ere legezkotzat jotzen dituztelarik.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Segurtasun Indarretako kideen irudiak zabaltzeko “aurretiko baimena” behar zela zioen irizpidea aldatu du, baina baliteke hori zigortzea.

Aurretiko baimenaren aipamena kendu du, “Aurretiko zentsura” kasu bat delako, eta Polizien akusazioen aurrean auziperatuen defentsarako bitarteko garrantzitsua ukatzen zuelako.

Hala ere, onartzen du arau-hauste larritzat jotzea “Diputatuen Kongresuaren, Senatuaren eta autonomia-erkidegoetako legebiltzarren egoitzen aurrean bilerak edo manifestazioak egiten direnean herritarren segurtasuna larriki asaldatzea, nahiz eta batzarrik ez egon, betiere arau-hauste penala ez bada”.

Bestetik, segurtasun-indarrek egin ditzaketen kanpoko gorputz-miaketetara ere hedatzen da abala. Epaiak azaltzen duenez, praktika horrek “ez du gorputzaren intimitaterako eskubidea urratzen, miaketa horiek, biluzi partziala ere ekar dezaketenak, objektuak eramateko arrazoizko zantzuetan oinarritzen direnean eta delitu edo arau-hauste bat egiteko edo herritarren segurtasuna aldatzeko erabil daitezkeenean”.

Gauzak horrela, Auzitegi Konstituzionalak babestu egin du PPk 2015ean onartutako Herritarren Segurtasunerako Legea, bere garaian epaile, legegile, abokatu eta baita unibertsitateko aditu askok ere bere izaera demokratikoa zalantzan jarri zuten arren.

ELEAK-Libre mugimenduak, Lege injustua den Mozal Legearen aurrean, desobedientziaz aritzeko deia zabaldu nahi die herritar zein eragile sozial, sindikal eta politiko guztiei.

Legezkoa, baina antidemokratikoa