Legazpi, erreferendumak eta zurikeria

Kartela EAJren negozioak

Legazpin erreferenduma egin zuten, eta bozkatzeko aukera eduki zutenen erdiek atez atekoaren kontra eta 5. edukiontziaren alde egin zuten.

Hurrengo egunean EAJ, PSE eta PPk argi esan zuten herritarrek esandakoa errespetatu egin behar zela. Harrituta geratu ginen. Ikusten ari ginen antzerkia komedia handi bat zela iruditu zitzaigun. Azken urteetan herritarren hitzari kasurik egin ez diotenak, herritarren borondatearen defendatzaile bihurtu dira egun batetik bestera, oraingoan euren interesen aldeko emaitza atera delako.

2002an Zornotzan zentral termikoaren inguruko erreferenduma egin zuten. Botoen %98 zentral horren kontrakoak izan ziren. Baina EAJko burua zen Josu Jon Imazek esan zuen proiektu hori garrantzitsuegia zela zornotzarrei kasu egiteko, eta zentrala egin egin zuten, herritarrei kasurik egin barik.

2007an Aramaion AHTn inguruko galdeketa egin zuten. Botoen %95 kontrakoak izan ziren. Eta alkateak epaitegietan amaitu zuen erreferenduma egiteko lokal publikoak lagatzearren. EAJk gogor egin zuen erreferendumaren kontra, eta erakundeei eraso egiteko antolatu zela esan zuen. EAJk eta PSEk AHTa egiten jarraitu dute Jaurlaritzan egon diren urteetan, Aramaioko eta beste herri askotako herritarren erabakiak errespetatu barik.

AHTa eta zentral termikoa inposatu diguten horiek izan dira Legazpiko erreferenduma errespetatu egin behar dela esan dutenak, eta atez atekoa ez inposatzeko eskatu dute. Errauskailua egin nahi dute, diru asko dukatelako jokoan. Eta oraingoan Legazpiko erreferendumak erraztu egin die errauskailua egiteko bidea.

EAJri, PSEri eta PPri hauxe esaten diegu: herritarren berba errespetatu behar bada, beti errespetatu behar da, eta ez norbere interesen aldeko emaitza ateratzen denean bakarrik.

Zer egin Legazpiko erreferenduma eta gero?

Legazpiko  herritarren gehiengoak esan du ez duela nahi atez atekorik, eta 5. edukiontzia nahi duela. Iritzi hori errespetatu egin behar da, herritarrek horrela erabaki dutelako. Baina legazpiarrek jakin behar dute 5. edukiontziarekin gutxiago berziklatzen dela, eta beraz zabor asko sortzen jarraituko dutela. Legazpiarren eskubidea da erreferendumak egin eta zaborra jasotzeko nahi duten sistema hautatzea; baina legazpiarren betebeharra da erabaki horren ondorioei aurre egitea. Eskubideak dituenak betebeharrak ere badituelako. Beraz, legazpiarrek beraiek kudeatu eta jasan beharko dituzte berziklatu gabe geratzen zaizkien zabor piloak.

Izan ere, legazpiarren gehiengoak gutxiago berziklatzea erabaki duelako, Zubietako herritarrek ez daukate zertan zabor horiek euren herrian jaso eta errausketaren ondorioak jasan (toxinak, kamioien joan etorriak…). Osasuna giza eskubide unibertsal bat da; gutxiago berziklatzea, ez. Demokrazia baten kalitatea ez baita neurtzen gehiengoak agintzeko daukan aukeraren arabera, gutxiengoek eta zapalduek euren eskubideak zaintzeko dituzten aukeren arabera baino. Gipuzkoarren gehiengoak ezin dio inposatu Zubietako herriari errauskailu kutsagarri bat. Hori da inposiziorik handiena, zubietarren osasunaren kontrako eraso bat.

Gure aldetik, legazpiarrak, gipuzkoarrak eta euskal herritar guztiak gonbidatzen ditugu gehien berziklatzen duen sistema aukeratzera. Kasu honetan, atez atekoa. Probatu hile batzuetan sistema hori, eta ikusi ea nolakoa den. Gutxiago kutsatzen du, baliabideak berrerabiltzen ditu, lanpostuak sortzen ditu eta ondorengo belaunaldiei Gipuzkoa eta Euskal Herri garbiago bat utziko die. Gure seme-alabek eskertuko digute. Eta geuk ere eskertuko dugu!

19 pentsamendu “Legazpi, erreferendumak eta zurikeria”-ri buruz

  • Betieskamakkentzen 2013-04-30 12:29

    Guztiz bat nator sarrera honetan diozuenarekin. Hala ere, manikeismoak baditu milaka aurpegi eta zuen artikuluak balio handiagoa lukeaipatzen dituzuen hiru erreferendumen emaitzetako datuak modu berean emango bazenituzte.
    Legazpikoaz diozue, “bozkatzeko aukera eduki zuten erdiek” egin ziotela kontra atez atekoari. Zornotzan eta Aramaion egindakoetan, ostera, emandako botoen portzentaiak erabiltzen dituzue, “bozkatzeko aukera zutenen” kopurua aipatu ere egin gabe, Legazpiakoan ez bezala. Eskerrak pegatina edo dena-delakoak datu guztiak kriterio beraz ematen dituen…
    Faborez, zuek ere ez erori datuak norberaren aldeko irakurketaren arabera emateko ohitura nazkagarri horretan. Ez gara umeak, eta geure buruen eta geure herriaren alde ari gara denok. Ados?

  • aaaaaaaaaaufiii 2013-04-30 12:31

    Bete-betean asmatzen du kartelak.

    Baina betikoa: interesgarria da konparatzea, era berean, aipatzen diren hiru galdeketa horien ondoren ezker abertzalekoen ahotik atera diren esaldi desberdinak.

    Izan ere, ez baitugu erremediorik.

    • koño, zentrala martxan, aht obrak martxan, eta legazpin 5. edukiontzia jartzea aztertzen (beti ere, birziklapen tasa onargarriak lortzeko moduren batekin: edukiontzi berdea kendu, kontrolak…)

      Erreakzioak igual igualak. bai hoixe.

      • aaaaaaaaaaufiii 2013-04-30 15:14

        Hara bestea, donostiarrek orain galdeketa batean Metroko pasantea egitea onartuko balute bezala, instantzia goragoetan erabakia hartua denean. Legazpikoa ekimen lokaleko galdeketa baita, eta beste biak supralokalak.

        • Ze hara beste, ta ze hara kontxo. Zure lehengo iruzkinean galdetu duzu ezker abertzalearen erreakzio desberdinez, eta nik erantzun. Orain diozu, hiru kasuak ez direla konparagarri, bat herri mailakoa delako eta bestea “supralokala”. Beraz hiru ondorio: Bat, aurreko iruzkinean arrazoia dudala uste duzu, ez baituzu kontra egin. Bi, hasieratik esatea zendun zure ustez hiru kasuak ez direla konparagarriak. Eta hiru, ulertzen dut supralokalak diozunean AHTa Euskal Herri guztian zehar igarotzen denez, Euskal Herritar guztiok erabaki beharko genuekeela…. beraz, Euskal Herri mailako kontsulta baten alde egongo zinateke? ala, supralokalak diren kasuetan erabaki ahalmena herriari beharrean instituzioei aitortzen diezu soilik? Eta azken hau bada, mota guztietako erabakietan? Autodeterminazioari buruzkoan baita ere? Bestalde, ez dut ulertzen zergatik diozun Zornotzako kasua supralokala dela.

          • aaaaaaaaaaufiii 2013-05-01 01:08

            ez baduzu eremu lokalaren eta supralokalaren arteko desberdintasuna ulertu, ezin dizut lagundu.

            eta, diskurtsoen koherentziari buruz diodana ere ez baduzu ulertu, ezin dizut lagundu hor ere. Argia baita. Ikusi nahi duenarentzat. Baina beti bezala nahiago dugu gauzak aztertu gure ideiekin bat datozen edo ez kontuan hartuta.
            On dagizuela.

        • Noski donostiarrek metroa egitea erabaki dezaketela baina ez zer egin euskaldun guztien diruarekin.
          Barregarria iruditzen zait Legazpiarrek atez-ateren aurka bozkatu dezaketela itxura arrazoiengatik eta zubietarrek ezin dutela aukeratu osasuna jokoan dagoenean.
          Niri Espainiaren eta independentziaren kasua gogoratzen dit nire aukera irten dezan nik erabakitzen dut nork bozkatu. Baina arrazoirik eman gabe; guztia papeletera eta instituzioen funtzionamendura oinarritzen da eta ez arrazoira.
          Ba esan behar dizut instituzionalki udalak erreferendum gabe aukeratu dezakeela sastar batze aukera eta foru aldundiak errauskailuari ezetz esan diezaioketela.
          Aurpegi handi samarra iruditzen zait arrazoi eskasengatik Atez atekoari ezetz esatea eta inoren etxe ondoan errauskailu jarri izatea. Inoren etxean jaurti sastarrak lasai. Enpatia falta itzela

  • Aramaioko kasuan parte hartzea %54koa izan zen: http://www.ahtgelditu.org/herrigaldeketa/aramaio.php

    Zornotzako kasua: http://www.ueu.org/download/artikulua/larrinaga.pdf . Jarraian pasarte esanguratsu bat:

    “Zornotza Bizirik (oraindik aurrera ZB) Amorebieta-Etxano (Bizkaia)1 udalerrian,
    Boroa auzoko poligono industrialean, eraiki den ziklo konbinatuko zentral
    termikoaren proiektuaren kontra eratu zen herri-plataforma dugu. 2000ko martxoan
    hasi zen lanean (600 pertsona egon ziren aurkezpenean) eta bi urte eskaseko
    jardunean sekulako mobilizazio soziala lortu zuen herri horretan ESB enpresa
    irlandarrak jarri duen zentral termikoaren kontra.
    Amorebieta-Etxano udalerriak 15.818 biztanle dauzka (1991ko erroldaren
    arabera) eta ZBk 15.500 sinadura lortu zituen proiektuaren kontra (horietarik
    13.500 inguru ziren udalerriko biztanleenak, besteak; inguruko herrietan jaso
    zituen); 800 auzokidek alegazio formalak aurkeztu zituzten eta milaka pertsona
    batu ziren Durangaldeko herri horretan deitutako manifestazioetan. Ikerketa hau
    egiten genbiltzalarik, ZBk, inolako babes instituzional barik, gai honi buruzko
    erreferendum bat antolatu zuen eta 5.445 pertsonak botoa eman zuten kontsulta
    horretan, Amorebieta-Etxanoko erroldaren % 43k, hain zuzen ere.”

  • Somorrostro Harana 2013-04-30 19:28

    Desberdintasun nabaria ikusten dut nik hiru kasu horietan. EH Bilduk edo Bilduk programa zehatz bategaz aurkeztu zeuen bere burua eta programa horretan pertsonen parte hartzeaz berba egiten zen. Besteek ez zuten horrelakorik egin, beraz, aldea dago kasu bakoitzean. Honegaz guztiagaz argi dago EH Bildu dela partido demokratiko batetara gehien hurbiltzen den alderdia (demokratikoa ez bada bere, nire ikuspuntutik) eta besteek demokraziatik eta parte hartzetik urru-urrun daude, guztiok dakigun legez. EH Bilduk beste alderdiak legez izan gura dau ala? EH Bilduk beste alderdiek egiten duten legez gezurretan ibili gura dau euren boto-emailekaz? Politika egiteko beste modu bat sustatu gura dau, ala ez?

    • Bilduk partehartzearen aldeko jarrera du, eta izan du zaborren kontuarekin ere. Helmuga batzuk jarri ditu, %70tik gora birziklatzea. Hortik aurrera herritarren partehartzea bultzatu dute eta nahi izan duena joan da bere ikuspuntu eta kexak azaltzera. Partehartze prozesu horietan erabaki da nola birziklatu, eta zein modutan antolatu atez ateakoa (hau baita portzentaje altuak lortzen dituen sistema bakarra).

      Legazpiko erreferendumaren harira… alde batetik, ez da informazioa egoki banatu, eta gaia zeharo desitxuratuta egonik ezin da horrelako galdeketarik egin, nire ustez. Gaia ez da osotasunean aztertu eta itxurakeri eta erosotasun absurduetara jo du. Galdeketa bat egiteko alde guztietako informazioak zabaldu eta ausnartu behar dira. Kontu hau politizatzearen arduradunak argi dauzkat nortzuk izan diren (Etb, Diario Vasco, PNVPPSOE..), beren interesak mantendu asmoz: errauskailuaren blindatzea, zementeren lobbyei men egitea, negozioa egitea..

      Bestalde, gizartearentzat onuragarria den (ekonomikoki, sozialki, ingurugiroaren babesean..) zabor eredu bar ezartzea inposaketa al da?? Niretzako gehiago da behar bat. Inposaketa, inpaktu edo kostu gehigarri eta ez beharrezkoak dituen erabaki bat da, nire ustez. Dena ez dela galdegarri uste dut, bestela has gaitezen galdetzen… zergak ondaitzeari buruz, errepidetako abiadura mugei buruz…… badakigu zer nolako erantzunak lortuko genituzken.

  • Asier Isasa 2013-04-30 20:52

    Nik erraustegia Legazpin jarriko nieke.

  • Asier Isasari

    Arrazoia duzu. Nik erraustegia herriko plazatik ahal hurbilen jarriko nuke, horrela ez daitezen zaborren esklabu izan. Etxeko sukaldetik gertu eta 5. kontenedorra ondo-ondoan.
    Kokapen alternatiboa Legazpiko batzokiaren aurrean jartzea litzateke.

  • Oso kezkagarria den zerbait ikusten dut zuek piztutako eztabaida hontan.
    Izan ere, (beti bezala) gauza guztiak politizatzeko joera tristea ikusten baitut hemen ere.
    Ez dut ulertzen zergatik sortzen duen horrenbeste tirabira zabor-bilketaren kontu honek, ez dut ulertzen zergatik partidu politikoek horrenbesteko inplikazioa eta horrenbesteko jokoa ateratzen dioten, batzuen zehin besten kasuan.
    Planteatzen zaigun arazoak ez du horrenbesteko konplexutasunik eta Eguzki Talde Ekologistak argi utzi du artikuluan.
    Solidarioak izateko prest gaude? “Sakrifizio” bat onartzeko prest gaude inguruko beste batzuek benetako sakrifizio handia pairatu ez dezaten?
    Edo orain artekoarekin gustora gaude eta ez gaude prest geure bizimoduan inolako aldaketarik jasateko auzokoaren kalterako bada ere?
    Inposaketaren guztiz kontrakoa naiz, eta politizazioa gorroto dut, partiduek ez lituzkete jende masak artaldeak bezala mugitu beharko, kriteriodun izan gaitezen eta kriteriodun gizabanako bezala konbentzitu gaitzatela mesedez, eta horixe da nirekin artikulu honek egin duena hain zuzen ere.

  • Salah-al-din 2013-05-01 01:11

    Herritarrek bizirik irauteko dituzten arazoekin, euskal herriaren arazo nazionala hor egonda… porkulo ematen dit niri zaborraren arazoak. Ondo irakurri duzue, gaztelania zabarrean, niri PORKULO ematen dit zaborraren arazoak.

    Baina kainismo absurdoan bizi gara euskaldunak, eta anormalkerietan itoko gara..Segi bada…

  • Errauskailua beharrezkoa balitz inork nahiko ez lekuneez ondo irudituko litzaidake jartzea. Teknikoki egokien den lekuan eta kalteak ahalik eta gehien ekidinez. Baina ez dudanez inongo beharrik ikusten, ez behintzat izan zuten asmoetan edo tamainan, herri bati ez dago eskubiderik horrelakorik egiteko.
    Zonalde bateko biztanleei arrisku baten aurrean jarri inongo beharrik gabe? Niri komodoagoa eta politagoa iruditzen zaidalako? Noiztik da itxurakeria osasuna baino garrantzitsuago?
    Guzti hau aldaketa beldurrarekin edota jendearen erraztasun nahiarengatik hiruzpalau boto lortzeko besterik ez da. Eta errauskailuaren eraikuntzarako interesak hobeto aipatu ere ez

  • Atzo Donostiko taberna baten nengon akeita hartzen eta Atez-atekoari buruz hitzegiten ari ziran 3 gizon eta 2 emakume. Haserre zeunden oso atez-atekoarekin inposaketa omen delako, horko gizona galdetzen dio emakumeari ea 5garrena erabiliko duen eta emakumea erantzun du, ni beti bezala egingo dut dena betera atera eta kito, birziklatu behar badet ordaindu diezadatela.

    Sistemataz ez zekiten ezer eta ez zitzaien inporta (bestela kobratu ez baina zabor faktura merkeagoa izan like) , bainan emakumea ere ez da konturatu, biriklatzen ez badu errautsgailua ordaindu beharko zula.

    Hitzegiten jarraitu du eta erran du nola bere arreba atez-atekoa dakan (ez det entzun nun) herri baten bizitzen dela eta Donostiara ekartzen dituela umeak eskolara.

    Gero emakumea kexatu da ze beraien hitzetan arraia jaten badu ezingo du zaborra atera eta etxean ezin dela gorde.

    Zur eta lur gelditu naiz erran duenean goizetan bere arreba umeak ematerakoan zaborra hartu eta Donostian botatzen dula,

    Atez-atekoan 4 edo 5 aldiz jasotzen dute organikoa eta ematen dituzten edukiontziak haundiak dira, edozer janda tapatzen dezu eta hurrengo egunean atera dezkezu egun horatan zaborra jasotzen ez badute.

    Baina nere harridura zan arraia edo beste edozer jaten dutenean poltsak kotxean sartu eta umeekin joaten dela eskolara eta zaborra botatzera, hor kiratsik omen ez dago eta gauen ez baditu botatzen, ezin du hurrengo gauan bota bainan bai hurrengo goizean bere kotxean eta bere umeekin.

    Hori da pagotxa eta “eredua” izatea bai.

    Ezjakintasun haundia dago, baina jende ugari hau erabili nahi du txerri zikin bat izate jarraitzeko eta besteak izorratu beharko gera bestela inposatzaile batzuk gealako? Eta nik hauengatik errautgailua jan beharko dut? Gainera askotxo direnean atez-atekoaren kontra daudenak baina Errautgailua Zubietan jartzea ezkatzen dutenak? Zubietakoak ez izanda. Orain Bildu sistema mixto bat probatuko omen du Legazpin, ba ez bada 5garren edukiontzia nahi dutenen birziklatze tasak azalerazteko eta lotsagarri gelditu daitezen, ez dut ulertzen amore eman dezaten. Bere zaborra tratatu nahi ez duena jan dezala.

    • Ez zaizu arrazoirik falta, baina ez dut uste amore ematea denik. Nire ustez Legazpin planteatutakoa (baita Elgetan eta abar) oso egokia da bi arrazoirengatik:
      Lehena, Bilduk aldarrikatzen duenarekin koherentea delako, hau da, herritarren partehartzea. Badakit eztabaidagaria dela, kutsatzeko eskubidea bozkatzea ijitoak jipoitzeko eskubidea bozkatzearen pare jar daitekeela; baina hori gure kultura demokratiko eskasiaren ondorio da, eta hori entzungorrarena eginaz baino hobeto geldituko da agerian malgutasun gehiagorekin jokatuaz, nork bere jarreraz hasunartzeko aukera emango baitu.
      Eta bigarrena, garrantzitsuena helburua betetzea dela erakutsiko baitute Bildukoek, eta ez besteek arreta desbideratu nahi izan duten bezala, sisteman zentratuz. 5. edukiontziarekin helburua lortzen dela? Txapeau. Bestela, beste sistema bat ezartzera. Baina garrantzitsuena: urak beren bidera itzultzea lortuko da honela, hau da, eztabaida helburuetara bideratzera, zero zaborrera.

      • Peru Dulantz 2013-05-02 08:06

        Ene bada!! Uste genuen Europako lurralde aurreratuenen artean geundela eta gure herrikide asko eta asko España Cañi delakoaren ezaugarri behinenen erakusgarri baino ez direla aitortu beharko dugu… Berlangaren pelikula batean bizi naizen sentsazioa daukat gai honen inguruan batzuek antolatu duten iskanbila ikusita.

        • Gusta ala ez, halaxe da Peru. Zeintzuk dira geheigoaren erreferentzia kultural, sozial eta ideologikoak? España Cañi…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude