Laura Mintegi luze eta zabal: “Ekiteko unea, hausnartzeko unea”

Laura Mintegi luze eta zabal: “Ekiteko unea, hausnartzeko unea”


Miguel A. Jiménez eta Itziar Egañak Laura Mintegiri egindako elkarrizketa.

Elkarrizketa honetan Laura Mintegik hitz egiten du. Kontu sinplea dirudi: hitz egitea. Baina entzuten hasi eta minutu gutxira lehendakarigaia dela gogoratzen duzunean, ezohikoa, harrigarria eta pozgarria dela konturatzen zara. Mintegi eta Mintegiren pentsamendua ezagutzeko aukera ederra. Nik, behintzat, ez dut antzekorik ikusi gure garaiko beste politikarien artean, ez iritziak azaltzea, burua parez pare ireketzea baizik, golkoan ezer ezkutatu gabe.  Pena bakarra, erdaraz dagoela. Ez da pena txikia. Elkarrizketatuari eta elkarrizketagilei, Miguel A. Jiménezi eta Itziar Egañari, mila es(z)ker.

Laura Mintegi- EH Bildu

Laura Mintegi luze eta zabal: “Ekiteko unea, hausnartzeko unea”

Nire ardura nire esanak dira , ez zure ulertuak

Zer duzu buruan “Laura Mintegi luze eta zabal: “Ekiteko unea, hausnartzeko unea””-ri buruz

  • 1-Kudeaketari boterea deitzen dio. Hori ez bada asimilazioa…
    2-Bakeari buruz hitzegitea, zapalkuntza nazionala aipatu gabe, zapaltzailearen ideologia da.
    3-Politikorik gabeko politika defendatzen du. Politikaren helburua neoliberalismoa borrokatzea omen da. Independentzia nazionalak ez du izan behar klase politiko baten helburu.
    4-Abertzaletasuna, motor de enganche para otros objetivos… Nola ulertuko du kontraesana ez dagoela ezkerra eta nazioaren artean , ezkerra eta inperialismoaren artean baizik.Nola ulertuko du lehen borroka soziala, borroka nazionala dela.
    6-Espainiar sistema poitikoaren apologia. Partidu politikoen bitartez konponduko ditugu arazoak…eta galdeketa batzuk egin beharko lirateke.
    7-Ikuspegi antifrankista (ez abertzalea), la derrota de la OTAN (?),la división de la izquierda (?) Espainolismoa behi eta berriro.
    9- Nafarroari buruz esaten du comunidad historica dela. Eta gero harrigarria dela que las autoridades locales… ez dago konkistarik ,ez dago okupaziorik …una comunidad historica con sus autoridades locales…ikaragarria. Jatorriari buruz hasten da, aipatu gabe erresumaren eraikunza instituzionala. Bukaera mundiala da : con navarra no se lo que tenemos que hacer pero nos va a costar mucho tiempo.
    10- Hizkuntzaren egoera zuzentzeko ez dugu gure Estatuaren beharrik.Espainiaren menpean lor daitekela esaten du.
    Laburbiltzeko nire iritzia, iruditzen zait ideolgia espainiarraren bozeramale lanak hartu dituela elkarrizketa honetan, EMK/espainiako indignados/Caritas en itxura eman nahian.