Lasserre senataria Valls ministroarekin haserre

jean-jacques-lasserreJean-Jacques Lasserre, Pirinio Atlantikoetako senatariaren arabera,” erdeinua eta lotsatzeko modukoa da Errepublikako Ministro bat Manuel Valls mintzatu den bezala mintzatzea,  lur honetako hautetsi ia guztiok terroristekin nahastuz. Mespretxagarria da”·

Joan zen astelehenean egin zituen adierazpenok, gehituz “Valls gero eta urrutiago dago herri honetako indar politiko eta ekonomikoen borondatetik”. Halaber Lasserrek gogorarazi du ahobatez hartu zuela Eskual Herriko Hautetsien Kontseiluak “erakunde sistema hobetu baten” aldeko erabakia.

Deigarriak egiten dira hitzok UDF alderdiko militante eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko Lehendakari izandako gizonaren ahotan.

Joan zen igandean egin zituen Manuel Vallsek Lasserre ernegatu duten adierazpenak Dimanche+ saioaren barnean.

 

Aurore Martin aferari eskainita dago erreportajearen mamia, eta besteak beste bertan ageri dira nola Aieteko bake Konferentzia, hala Baionakoa ere. Nabarmen ageri da Fredericque Espagnac sozialista ez datorrela bat Vallsen hitzekin…

Ondorengo elkarrizketa mamitsuan, gauza asko gehitzen ditu ordea, Vallsek: Martin estraditatu izana ez dela atzerapausoa eta Ipar Euskal Herriarentzat Pirinio Atlantikoaz kanpotiko egitura bat onartzea arriskugarria dela bakarra eta banaezina den Errepublika Frantsesarentzat. Besteak beste.

2 pentsamendu “Lasserre senataria Valls ministroarekin haserre”-ri buruz