Larunbatean hasiko da Mundumob Orendainen. Webgunea ere abian

Iritsi da, hau da momentua, larunbatean hasiko da Gipuzkoa zeharkatuko duen Mundumob ekimena.

Nahi duen guztia gonbidatua dago hasiera ekitaldian azaltzera. Koreografia ikasteko aukera izango da 11:00etatik aurrera. Dena den, koreografia dantzatu nahi ez duenak ere bere lekua dauka ekimenean, ez dadila inor horregatik parte hartu gabe geratu.

Ekitaldia, 12:00etan hasiko da.


Ikusi mapa handiagoa

Mundumoben webgunea GZZren web barruan

Gure webgune barruan atal bat ireki dugu Mundumoben jarraipena egiteko. Bertan jarriko ditugu, herriz herri, herri bakoitzean egin diren deialdiak, entseguak, ekitaldi nagusia eta gainerakoekin.

Albisteak, bideoak, argazkiak…

Bertan sartuko ditugu ere, Mundumobekin lotuta jasoko dugun informazioa, bideoak, argazkiak eta gainerako albiste interesgarri guztiak.

Koreografia ikaasteko tutorialak

Koreografia ikasteko tutorialak ere izango dira bertan, norberak bere kasa ikasi ahal izateko.

Deskargak

Musika, partitura eta behar direnak deskargatzeko gune bat ere egongo da.

Nola iritsi Mundumob gunera?

Mundumob gunera iristeko hainbat aukera daude:

  • GZZren webgunean eskubiko aldean goian dagoen bannerrean klik eginaz.
  • GZZren webguneko menu nagusiko “Ekimenak” menutik
  • Esteka honetan klik eginez

Mundumob: Koreografia ikasteko tutoriala webean

Mundumoben sailean ere aurki dezakezue ondorengo helbidean

Euskal Herrian materialen kudeaketa arrazional eta iraunkor baten alde, hau da, Zero Zabor ereduaren alde eragiteko elkartea.

10 pentsamendu “Larunbatean hasiko da Mundumob Orendainen. Webgunea ere abian”-ri buruz

  • Seguruenez Ondo birziklatuko dozue, baina astun xamarrak ere bazarete zuek.

  • Astuna, zuk eta zu bezalako sinpatikek sortu eta beste batzuk arnastu behar duten zaborra da.

  • horterismoa 2013-05-02 09:18

    Gorroto ditut lipdub, flashmob, harlem shake eta horrelako txorradak.

  • Zu bezelako matxomanekin aurki askatuko dugu EH! Neska banintz zutaz maiteminduta nengoke!

    • horterismoa 2013-05-02 12:07

      Niri esate al didazu hori, Agatz? Zer dakizu matxoman ala pinpiringirl naizen? Gauza guzti horiek niri txorradak, moda absurdoak eta guztiz horterak, iruditzeak zerikusirik ba al du, bada, matxoman izatearekin? Neska pinpirin batek ezin al luke ni bezala pentsatu?

      A, eta ze EH askatu eta ze askatu ondo…

  • Bueno paketeari jaramon gutxiago egingo al diogu eta mezuari eutsi? Ezin dugula horrela segi, zaborra sortzeari utz diezaiokegu. Zergatik ez egin? Kaliforniako San Franciscon (850.000 biztanle) jadanik %80 birziklatzera heldu dira, eta 2020arte neurri berriz osatzen joango den zero zabor programa bat daukate. Eta hemen zer? Batzuek sistema bat polita den ala ez eztabaidan, besteek gauzak konpontzeko iniziatiba hartu duenari kritikak egiten, gustuko duten ala ez adierazpen era…
    Pulamentu horrekin ez goaz inora.

    • horterismoa 2013-05-02 15:34

      Ni mezuaren alde nago. Eta oihartzun handia sortzen badu, ba ongi etorri. Baina mob eta enparauen kontu hauek txorrada hortera bat iruditzen zaizkidala esan ahal izango dut, bada. Majorettez jantzita bastoiarekin errotak eginez milaka pertsona “parade” batean elkartuz ere oihartzun handia lortuko genuke, baina ez ezpero nigandik txalo berorik, eta ez espero ni horrelakoetara joaterik, noski.

  • Pozten naiz mezuaren alde egoteaz. Garbi dago mobilizazio erak ezin dutela denen gustuko izan. Neri egia esaten badizut, ez zait hori batere inporta, bilatzen duen eragina izatea baizik. Eta garbi dago 5.000 pertsona dantzan notizia dela eta 5.000 pertsonako manifa ez, azken hau astebururoko errutina bihurtu baita.
    Edozein kasutan, ari denari errespetua faltatu beharrik ez dago, ezta?

    • horterismoa 2013-05-03 09:08

      Errespetua faltatu al diet ba? Ari direnez, nik dakidala, ez dut ezer esan. Horrelakoak gorroto ditudala eta gauza hortera iruditzen zaidala besterik ez. Eskubidea izango ahal dut horrenbesterako.

      Eta atzeraka eragiteko arrazoi bat da, hain zuzen, manifak bezala errutina bihurtzen ari direlako.

      Gauza atentzioa deitzea bada, milaka gauza originalago okurritzen zaizkit. Baina noski, adjetibatzeko modukoak horiek ere, eta errespetua inori faltatu gabe.

    • horterismoa 2013-05-03 09:09

      Eta akabo. Zorte on, eta oihartzun handia izan.