Langile publikoen soldata murrizketak auzitara daramatza ELAk

Mjg2Ng==

Helegite bi jarri ditu ELA sindikatuak “soldata murrizketa eta enplegu publikoaren suntsiketak” eragin dituzten neurriei aurre egiteko. Hauek bertan behera utzi, lehengo egoerara itzuli eta kalte-ordainak eman ditzan eskatu die sindikatuak administrazioei.

Espainian ez bezala, soldata osagarrietan eta enpresa publikoetako zein itunpeko irakaskuntzako langile guztiengan egin dituzte murrizketak Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuak.

Langile publikoen soldataren %0,56 eta %2,86 arteko jaitsiera, hutsik dauden lanpostuak ez betetzea eta ordezkapenak murriztea ezarri du Eusko Jaurlaritzak; Nafarroako Gobernuari dagokionez, berriz, %0,24 eta %6,70 arteko soldataren jaitsiera.

Lansarien ordainagiriak egin behar dituzten langileen artean nahasmena dagoela adierazi die sindikatuak langile publikoei. Abenduko ordainargiria, behinik behin, arretaz begira dezaten gomendatu die, orduko lansari berezian kopuru osoaren %30eko murrizketa ezarriko baita bataz bestean. Gainera, 2011n murrizketa areagotu egingo dela ohartarazi du.

Bestalde, udal, foru aldundi, hezkuntza itundu eta enpresa publikoetako murrizketen aurkako helegiteak aurkeztea aztertzen ari da sindikatua.

Irudia | Jendearen itzal luzea | Stryker66 | Creative Commons By SA
ELA, Eusko jaurlaritza, langile publikoak, Nafarroako Gobernua, soldata murrizketak
Irati Elizalde

kazetaria-edo

2 pentsamendu “Langile publikoen soldata murrizketak auzitara daramatza ELAk”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude