Langabeziaren ertzak

Langabeziaren ertzakEH osoan 197.000 lagun daude langabezian, pasa den urteko epealdi berdinarekin alderatuta, gutxiago. Datu baikorrak dira, baina oraindik ere Europako lurraldeen artean langabezia-tasa altuenetakoa dugun herria gara.

Alboko grafikoan Euskal Herriko nahiz Europako langabeziaren bilakaera ikus dezakegu. Agerikoa da 2009an bien langabezia zifrak nahiko gertu zeudela, zehazki, 2 puntuko diferentzia besterik ez zuten: EHak %11ko langabezia zuen eta EBak %9 ingurukoa.

2011tik aurrera, ordea, bi marren arteko aldea handitu egiten da, nabarmen handitu ere: Euskal Herriko langabe kopuruak gora egiten du (%15-16aren bueltan 2011, 2012 eta 2013 urteetan) eta, bitartean, Europakoa igo bai, baina modu progresiboagoan, eta %9-10aren bueltan mantentzen da, alegia, Euskal Herriko tasa baino zifra dezente baxuagotan.

 

BPGaren bilakaera

Langabeziaren ertzakOrain urte gutxi ezagutu ditugun enplegu eta aberastasun indizeei erreparatuz, oraindik urrun gaude 2007aren aurreko bolumenetatik.

Beste grafiko honetan joera horiek garbi ikus daitezke: krisia hasi eta berehala Euskal Herriko BPGak behera egin zuen, eta 2009tik hona, gora beherekin bada ere, goranzko joera hartu du berriz ere. Hala ere, Alemania edo EB-28 baino baxuagoa da, eta krisialdia hasi zeneko balioetatik urrun dago oraindik.

Esan daiteke, beraz, zenbait sektore indartu arren, egun gure gizartean ez dela sortzen 2007aren aurreko aberastasun bolumena. Sortzen dena, gainera, ez da modu berean sortzen, balio erantsi handieneko jarduerak (industria, esaterako) maila apalagoan dabiltzan neurrian.

Hori esanda, beraz, pentsatzekoa da enplegu datuak hobetu arren,  lan baldintzak (intentsitateak, soldatak…) ez direla orain urte gutxi ezagututako mailara iritsiko epe luzean.

 

Informazio gehiago: http://gaindegia.eus

Langabeziaren ertzak

2 pentsamendu “Langabeziaren ertzak”-ri buruz

  • 2. grafikoko hazkunde tasak ikusita akaso ez gara ohartzen, baina BPGren maila absolutua krisi aurrekora iristear egon liteke, 2016 amaierarako. Besterik da langabeziaren kontua.

  • BPG hastea ez du erran nahi gauzak ondo dihuaztenik, ezta hobetzen ari diranik, BPGa krisi aurrekoa baina zorra 500 mila milioi gehio , zorpetzen ere hasi daitekelako BPGk, pertsona bakarra ordu gehio lan eginda ta gero egindakoa esportatzerakoan, BPG igotzen da, pertsona bera, berdin kobratuz, 5 ordu gehio lan eginez ta gero egindakoa esportatuz, BPG igotzen da, onurak?
    Nik oilasko 3 baldin baditut ta beste batek 1, bataz beste, BPGa 4 oilaskokoa “izango” zan, ta batak badu 6 ta bestea 0? BPGa 6 izango zela baina bat goses hilko zan, onurak?
    suitzan 6 orduko lanaldia jarriko dute, ahal delako ta berdina kobratuz (epeka hasiko dira).
    Posible da hemen? Bai, ta 4 ordu egunero ere, gauza da, hori egiten bada, agintzen dutenak ezingo zirala hainbeste aberastu.

    Datorrena (ta gutxi barru) munduko Nazio guztiak makuraraziko ditu, inoiz baino hobeto egon gintezkenean, izugarri txarto egongo gera.
    Ta produktibitatea igo hala, jende gutxiago beharko da lanean. Lana banatzen ez bada…