Langabeziaren datuek ez dioten hori

Langabeziaren datuek ez dioten hori –

Bi urtean 600.000 lanpostu sortuko omen dira Espainiar Estatuan, hala diote PPko ministroek, eta hala errepikatzen dute gaur hedabideek ere. %20 murriztuko omen da langabezia tasa 2017rako. “Krisia atzean ari gara uzten”.

Langabeziaren datuek ez dioten hori

Orain arteko iragarpen optimista guztiak haizeak eraman ditu, eta langabeziaren datua apur bat atontzerik izan bada ere, 2014ko lehenengo hiru-hilekoko datuen arabera, Espainiar Estatuko biztanleria aktiboaren %25,9ak langabezian jarraitzen du egun; Nafarroan %17,1ak, Gipuzkoan %14ak,, Araban 18,9ak eta Bizkaian 19,1ak

Hortaz, datuek ez dute oraingoz balizko krisiaren balizko amaiera hori sinesgarri egiten lagundu, zenbait politikari eta hedabidek errepikatzearen errepikatzeaz lortuko dutela uste duten arren. Baina -zorionez edo zoritxarrez, norberak aukera dezala- baliteke datuok hobera egitea, langabetuen ehunekoa murriztea, emeki bada ere.

Hala gertatzen bada, diskurtso baikorrak hartuko du gure telebista, kudeaketa bikaina goraipatzen duten doxoforo eta sasi-adituen festa etengabea piztuko da nonahi. Lehenago edo beranduago, behar bada, duela 6-7-8 urteko datu berberatara iritsiko gara, eta krisiaren amaiera txanpainarekin osparaziko digute. Baina, orduan, langabeziaren datuek ez dioten horri errepatu beharko diogu; atzera begiratu eta egiaztatu: zenbat egin duten behera gure soldatek, zenbat gaztek alde egin behar izan duten, zenbat eskubide galdu ditugun, zerbitzu publikoak zenbat okertu diren, aberatsenenen eta langileen arteko aldea zenbat aldiz biderkatu den…

Langabeziaren datuek ez dioten hori

2 pentsamendu “Langabeziaren datuek ez dioten hori”-ri buruz

  • 600 mila lanpostu ez dira sortuko baina langabezi tasa bai jaitsi daitekela %20ra, jendea alde egiten ari dun erritmoan 4 urteetan langabezi tasa hori egon like baina ez lanpostu gehio.
    Ta artikuluak esaten dun bezala ze lanpostu mota? Ze soldatekin? Osasunan gehio ordaintzen agian? Hezkuntza txarragokin? Hori bada krisitik irtetzea…

    Euskadiri berdin gertatuko zaio, nahiz ta gauzak hobeto egin, Espainiako legedia jarraitu behar duen bitartean gero ta gaizkigo egongo da, ta lana sortzen badegu, 6 milioi langabe daude Españinian ona momentu baten etor daitezkenak, ta bakarrik Gaztelera beharko dutenez….

  • […] baina gainantzezturiko poz hau aspalditik heldu den propaganda-kanpaina da. Eta Leire Barrenak Zuzeu atarian azpimarratu bezala, kontua ez da bakarrik ea lanik sortzen den, baita nolako lana sortzen den […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude