Gipuzkoa da langabezia gutxien hazi den herrialdea (eta +)


Urtarrila ez da izaten nehoiz langabeziarentzat hilabete ona. 2007tik gaurdaino ordea, ez da sekula hain gutxi igo langabezia Euskal Herrian. Bizkaia izan da langazia gehien igo den herrialdea 3814 langabe gehiagorekin (%4,11+), eta Gipuzkoa berriz, langabezia gutxien igo dena, 1547 langabetu berrirekin (%3,36+). Hemen behean duzuee EiTBk publikatutako infografia Hego Euskal Herriko datuekin.
Langabezia EAE

Langabeziaren dantza eta hedabideak

Langabeziaren datuak erakundeen norabide onaren edo txarraren, kudeaketa onaren edo txarraren, konfidantzaren eta deskonfidantzaren termometro izan ohi dira, eta deigarria da gaurko albistea nola hedatu duen komunikabide zenbaitek beren kiosko sarea ezarrita dagoen lurraldearen arabera. Adibide garbia da Vocentorena, zeinak oso ildo editorial ezberdinarekin ‘informatzen’ baituen hedapen lekuaren arabera.

Iturria: @DiarioFatxo

Bizkaian orokortu egiten du datu ezkorra Espainiar Estatu osoko egoerarekin parekatuz, eta lerroburuan bertan ematen du azalpena: Gabonak eta beherapenak izan dira langabeen igoeraren arrazoia. Gainera, azpittularrean EAE osoko zenbakiak ipintzen ditu, Bizkaia eta beste herrialdeetako datuen erkaketa ezinezko eginaz irakurleari.

Gipuzkoan berriz herrialdeko zenbaki ezkorra darama Diario Vascok lerroburura. Inolako azalpenik eman gabe, eta oraingoan ere bezte herrialdeetako datuekin erkaketa ezinezko eginaz irakurleei.

ABCn berriz…

Vocentoren hanka madrildarrak berriz, urtarrilean Espainiar Estatuak 77.980 langabe irabazi dituela darama lerroburura, zehaztuz, 2007tik hona urtarrileko igoera txikiena izan dela.

ABC, Vocentoren hanka madrildarra

Egunkarien azalak

hedabideak, langabezia, langabeziaren datuak, urtarrila

biñeta eraikiak, paranoiak eraikiak, integrismoa iruditan

2 pentsamendu “Gipuzkoa da langabezia gutxien hazi den herrialdea (eta +)”-ri buruz

  • Mila esker Xigor. Pena bakarra jarrera periodistiko lotsagarri hauek “gure artean” soilik azalaraztea. DiarioFatxo lan ona ari da egiten baina, zalantza sartzen zait salaketen zabalpena behar bestekoa ote den (nahi bestekoa ziur ezetz). Alde horretatik ongi etorria zure sarrera.

  • Gaur (ere) teleberrin, EAJren monografikoa! ta gero, mundua eta eguraldia. Ikaragarrille!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude