Langabezia datuen bilakaera klik eginez

Euskal Herriko langabeziak gora egin du krisia hasi zenetik hona. Ez du bilakaera bera izan, ordea, euskal lurralde guztietan. Europako lurraldeekin alderatuta ere, gure herria langabezia gehien duten lurraldeen artean dago.

Gaindegiak grafiko interaktibo honetan bildu ditu azken urteotako langabezia datua, Euskal Herri osorako landutakoak, klik eginez edozein herrialderen datua nahiz Euskal Herri osoarena kontsultatu ahal izateko.

Aplikazioa hiruhileroko langabezia datu berriak argitaratu ahala gaurkotuko da.

Horrelako grafiko gehiago ikusteko, jo gaindegia.eus atarira.