Eta, Lander Arbelaitz langabezian egon izan balitz?

Lander Arbelaitz Argiako kazetariak Donostian Ertzainen partetik jaso zuen tratuak hautsak harrotu ditu Euskal Herriko kazetari eta hedabideen artean.

Eta, Lander Arbelaitz langabezian egon izan balitz?

Batzuk besteek baino denbora gehiago behar izan duten arren, orokorrean elkartasun hitzak eta Ertzaintzaren jarreraren salaketak entzun ditugu. Kazetarien lana errespetatu behar dela, informatzeko eskubidea bermatu behar dela, momentu oro oso argi utzi zuela kazetaria dela (bai hitzez zein txartela agerian jarriz)…

Honek guztiak, ordea, zalantza asko sortzen dizkit. Nagusiena: Lander Argiako kazetaria izan ez balitz, erreakzioa ezberdina izango zen?

Atzo egindako elkarrizketetan Landerrek berak azaldu zuen bezala, Argiarako lanean aritzeaz gain, bere denbora librean AskeGuneko komunikazio taldean laguntzen aritu da egun hauetan zehar.

Baina, Lander langabezian egon izan balitz? Argiako kazetari bezala egon beharrean, AskeGuneko komunikazio lantaldeko kide bezala soilik egon izan balitz?

Erantzun berdina izango ote zuen kasu horrek? Kazetari-zilegitasun bera aitortuko zioten?

PD: Landerren kasua adibide bezala jarri dudan arren, galdera askoz ere modu zabalagoan ulertzea nahi nuke.

Eta, Lander Arbelaitz langabezian egon izan balitz?