Lana bilatu…eta aurkitu

MTAzNA==

Duela denboratxo bat Bernard Mauriange Abiadura Handiko  Trenean sartu eta Parisa bidean jarri zen elastiko beltz batean honakoa idatzita zeramala letra zuritan: “Komertzialaren lanpostua bilatzen dut”. Tren hartan bertan, Parisen antolatuta zegoen “lan azokara” zihoan jende asko atxemango zuela uste izan zuen, eta baten batek emango ziola lanpostua, baina bai zera: kale.

Curriculum vitae berezi-bereziak ere bazituen eginak okasiorako, baina, esan bezala kale. Berak dioenez, 53 urteko langileen curriculumak, abian joaten omen dira zakarrontzira.

Horregatik, agian, beste erabaki bat hartu zuen: 4 bider 3 metroko afixa bat jarri zuen errepidearen alboan, bertan bere burua iragartzeko: “Zuzendari komertzial ausartak, bere profila duen enpresa bilatzen du”. Baita aurkitu ere: Pingwy enpresak kontratatu du gizona.

Irudimena garaile, oraingoan: Merci à tous handi bat ikusi liteke, lehen telefonoa zegoen leku berean.

Ez da bakarra irudimena erabiltzen duena lana bilatzeko orduan, Kazetaritza kulturala ikasten duen unibertsitari honek, esaterako, praktiketako lana nahi du, eta horretarako laburmetrai moduko curriculuma bidaltzen du. Ez dakigu ezer aurkitu duen.

Irudia | lan eskean | Pantailakada | Creative Commons By SA
langabezia
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude