Lan metodologia berriarekin, UEMAk bultzada indartsua eman nahi dio udalen euskalduntzeari

Lan metodologia berriarekin, UEMAk bultzada indartsua eman nahi dio udalen euskalduntzeari

Hausnarketa prozesutik ateratako ildo berria abian jarrita, mankomunitatean biltzen diren Nafarroako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 71 udal euskalduntzeko urrats eraginkorrak eman nahi ditu. UEMAk bere udaletan erabilera planak egiteko aplikatuko duen metodologia berriak ehundik gora adierazle neurtuko ditu, lau esparrutan banatuta: irudi korporatiboa, barne harremanak, kanpo harremanak eta udalaren baliabideak. Gainera, egiten ari diren diagnostikoetako emaitzetan oinarrituta, lau mailatan sailkatuko dira udalak, eta bakoitzak duen errealitatetik abiatuta, urrats eraginkorrak eman nahi dira. Horretarako, sei hilero inflexio une bat izango duen jarraipen sistema zorrotz batez ere baliatuko dira.

Eredu izateari garrantzia

UEMAk sorreratik garrantzia berezia eman dio euskararen normalizazioan udala bera eredu izateari. Eta administrazioak euskararen normalizazioan duen ardura eta eragite ahalmena kontuan izanda, urrats sendoak eman ditu udalak euskalduntzen. Administrazioaren baitan eta euskarari dagokionez, erreferentzia bilakatu diren hainbat udal ditugu UEMAn. Erdaraz funtzionatzetik euskara hutsean aritzeko gaitasunaz jabetzera heldu/iritsi diren udalak dira horiek.

uema

Lan metodologia berriarekin, UEMAk bultzada indartsua eman nahi dio udalen euskalduntzeari

3 pentsamendu “Lan metodologia berriarekin, UEMAk bultzada indartsua eman nahi dio udalen euskalduntzeari”-ri buruz

  • Zorionak UEMA, eta segi gogor. Eskerrak erakunde batzuetatik, txikiak izan arren, aire freskorik badatorren…

  • Donostiko Euskaltegitan dohainik ikasteko plazak libre daude. Uste dut horrekin dena esamda dagola. Ala ere honelakoak behar ditugu bai ala bai.

  • Donostian? Ba esango diguzu non ze nere ama ikasi nahian dabil eta kriston diruatza eskatzeiote…