Laguntasunaz

facebook

  • Orain Facebook berak adierazten ei du zeintzuk diren lagunak. Eta whatsappak berretsi. Aurrerapen teknologikoek, bada, atzerapen soziala dakarte.
  • Harkaitz Canoren axolati/ez-axolati sailkapena hobea da. Laguntasuna ez baita balio absolutu bat, ez baita  dikotomikoa, intentsitateak baitaude. Eta ez baita atenporala, testuinguru pertsonalek eta denborak berak zuzeneko eragina baitute gizabanakoen hartu-eman horietan.

Espainian ikasi dut egiten ditudan “lagunengandik” ez dudala gehiegi espero behar. Laguntasunak erantzukizuna dakar. Lagunak –??????- oso gutxi izaten dira: harreman estu bat eskatzen dutelako, nolabaiteko elkar-ezagutza sakona. Espainian lagunak deritzonei ezagunak deritzogu guk.

Nik lagun asko ditut. Egunero harremana dudan horien lagun sentitzen naiz eta lagun kontsideratzen ditut. Hori bai, aitzitik, baditut txikitatik ezagutzen ditudan beste hiru lagun. Lagun onenak dira horiek. Anaitasuna bezala da.

Nik hiru “lagun-anai” ditut. Baina ez dakit horietako batek beteko lukeen erantzukizun-kontratu hori, alkoholiko bat baita (barrezka).

Ez da erraza giza-harremanen inguruan hitz egitea. Laguntasuna. Zer da laguntasuna. Orain Facebook berak adierazten ei du zeintzuk diren lagunak. Eta whatsappak berretsi. Nire hutsalkeri bakoitzari aurpegitxo alai batekin erantzuten dietenak dira benetako lagunak. Gainerakoei ez diet ajola. Txantxa dirudi, baina bada horrela pentsatzen duenik ere. Sare sozialekiko mendekotasun ia patologikoa dute horiek.

Aurreneko kontaketa Moskuko (Errusia) neska bati dagokio. Ez du Facebookik, ez whatsappik ezta gainerako sare sozialetan profilik ere. Hein handi batean anti-yankee sutsua delako eta mendebaldeko sistemaren aurka doalako. Bere ustez, ezinezkoa da pertsona batek hogeita hamar lagun edukitzea. Lagun/ezagun banaketa argia egiten du eta garrantzia handia ematen dio erantzukizun kontzeptuari. Lagunak behar zaituenero hor egon beharra exijitzen duen erantzukizuna.

Bigarren adierazpena Querétaroko (Mexiko) mutil bati dagokio. Ez dut arrastorik Facebook, whatsapp edo delakorik baduen, baina ez nuke ezetzik esango. Honen sailkapena honakoa da: birrakhartzen dituzun jendearekin badago laguntasun harreman bat, baina, ondoren, lagun onenak daude. Lagun superlatiboak. Hiru edo lau izan daitezkeela iradokitzen du.

Hirugarren testigantza laburra Frantzian bizi den hego-italiar bati dagokio. Mexikarraren antzeko interpretazioa eginen du. Erantzukizunaren teoria konfirmatu egiten du honek ere. Baina iradokitzen du Italian ez dela ez-ohikoa erantzukizun-kontratu hori ez betetzea. Honek ere sare sozialetan parte-hartzen duela esango nuke, baina koherentziaz, gehiegikeria gabe.

Harreman sozialak eta horien izendapenak eraikuntza kulturalak dira. Nik ez dut ez facebook ez whatsappik –izan nituen- beste era bateko eredu sozialetan sinesten dudalako. Aurrerapen teknologikoek atzerapen soziala dakartela uste dudalako.

Laguntasun adierari dagokionez, Harkaitz Canok Twist euskalbestseller-ean argitara ekarritako axolati/ez-axolati sailkapena nire interpretaziotik hurbilago dago. Laguntasuna balio ez-absolutu bat dela esango nuke, tenporala eta testuinguru pertsonalen arabera moldatzen dena. Lau egun mendian bakarrik nagoen horretan bide-lagun dudan ezezaguna oso lagun bilaka liteke lau egun horietan, baina denboraren poderioz ahantzi. Laguntasuna ez da atenporala, beraz.

Ez da absolutua ez delako zuria edo beltza, ez delako dikotomikoa. Lagunak/ez-lagunak sailkapenetik haratago, laguntasun intentsitate ezberdinak daudelako. Euskal asmakizun zoragarria dugu, esaterako, kuadrillena. Hogei, hogeita-hamar eta berrogei pertsonako lagun-taldeak ditugu. Eta jakina, denak gara kuadrillako denen lagun normalean, baina aurkakorik ere jazo daiteke. Jazo izan dira sezesioak. Berrogeiko lagun taldea hogeiko batean eta hamarreko bitan zatitzea. Hogeiko lagun-talde batean ere, intentsitatea ezberdina da. Ideologia eta gustu pertsonaletatik at, beti daude harreman sendoagoak eta ahulagoak. Hori, hala ere, zatiezin bakoitzaren araberakoa da. Ez naiz balio superlatiboen aldekoa. Ez nuke esango lagun onenik dudanik, onena izate horrek badakerrelako atenporalitate kondizio bat. Badakit batzuekin besteekin baino harreman sendoagoa dudala, baina jabe naiz denborak guztiz aldatu arazi dezakeela elkarrekikotasun hori. Dena da aldakorra.

Amigovio/a onartuko du RAEk

Laguntasuna kontzeptu lausoa balitz, lagun-amoranteena are dibertigarriagoa da. Amigovio/a onartuko du RAEk hogeita hirugarren edizioan. Ez dut uste kalean oso errotuta dagoen adiera denik. Esango nuke follamigo/a-ren zeharkako alternatiba ez-lizunago bat dela. Bikote konbentzionalen arteko ez-idatzizko kontratuen klausuletan sartu gabe amigovio/a –ren balizko definizioarekin amaituko dut. Egin barre lasai.

Pertsona bat zeinak beste pertsona batekin ezkongai-harremana baino hartu-eman informalagoa duen.

Lagun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude