Lagundu Uliako Mintegien parkea babesten

Lagundu Uliako Mintegien parkea babesten –

Lagundu Uliako Mintegien parkea babesten2020ko otsailaren 18an jada salatu genuen Aranzadi Zientzia Elkarteak, gure bizkarrean eta aldebakartasun osoz, 2019an Eusko Jaurlaritzako Ondare Sailaren diru-laguntza lortu zuela, ustez, Uliako Mintegien parkeko eta ur-biltegien balioarean jartzeari buruzko txosten bat idazteko. Eta “ustez” diogu, izan ere, hiru hilabete baino gehiago igaro ondoren, Aranzadi ez da Uliako Lore-Baratzak ezta Uliako Auzo Elkartearekin harremanetan jarri bere proposamena argitzeko edo parkean dituen asmo eta lanen berri emateko.

Errespetu galanta da hori gure ustez, bai garai zail hauetan Uliako Mintegien Parkea mantendu eta garbi egon dadin zaindu dugun boluntarioekiko, bai egunero parkeaz gozatzen duten ehunka erabiltzaileekiko eta baita herritar guztiekiko ere, denon zergetatik atera direlako txosten horrek kostatuko duen 150.000 euroak.

Eta, bat-batean, duela bi egun, parkeko bizilagun batek jakinarazi zigun “langileak” zeudela parkean. Langile horiek Aranzaditik zetozela jakin genuenean (kata- eta neurri-lanak hastera) Uliako Lore-Baratzak taldetik eta Uliako Auzo Elkartetik, publikoki adierazi genuen gure desadostasuna, bai parkean bertan kartelak ipiniz eta sare sozialetan,  Parkea defendatzeko eta zaintzeko egin ohi dugun bezala.

Egun horretan bertan etorri zitzaigun sorpresa, Donostiako Udaltzaingoa parkera joan zenean kartelei argazkiak ateratzera. Ez ginen kezkatu, ez baitugu haien edukia inola ere  iraingarritzat hartzen. Baina larriena gaur goizean gertatu da, parkeko bi lagunek udaltzaingoa “infraganti” harrapatu dutenean KARTELAK KENTZEN. Beren jarduera filmatzen ari zirela ikusita (informaziorako oinarrizko eskubidea errespetatuz baimentzen den ekintza, Konstituzioaren 20. artikulua, eta Herritarren Segurtasuna Babesteko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoaren 36.23. artikuluan aipatua. Artikulu horretan ezartzen denez, “ezin dira agenteen irudiak erabili beren segurtasun pertsonala edo familiakoa, instalazio babestuak edo eragiketa baten arrakasta arriskuan jar badezake […]”) Udaltzaingoak bi pertsona horiek identifikatu zituen.

Jendaurrean salatu nahi dugu Aranzadi edo Donostiako Udala egiten ari diren zentsura-kanpaina (ez zaigu jakinarazi zergatik kendu dizkiguten!). Ez dugu ulertzen zertara datorren jarrera hori, eta konfiskatutako kartelak itzultzea eskatzen dugu. Azkenik, Aranzadi Zientzia Elkarteari berriro eskatzen diogu parkean egiten ari den proiektua argitu eta erakusteko, eta zintzo lan egiteko Uliako Mintegien Parkea zaintzen eta babesten duten erakundeekin: Uliako Lore-Baratzak eta Uliako Auzo Elkartea.

Lagundu Uliako Mintegien parkea babesten

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude