Lagun zaharrak eta loa

MzA0OA==

Bai, atzo etorri zen Argentinatik nire lagun handi den Aizpurua jauna. Sorpresa ikaragarria eman zidan iluntzean etxera etorri eta tirriña jo zuenean. Lotsagabeak lanean nengoela deitu ninduen etxeko ordenagailutik Skype erabilita, oraindik hegoamerikan zegoela esanaz, abuztuaren 9an etorriko zela-eta, halakoak boteaz. Berraurkitze arruntegia izan zen, parafernaliarik gabea, besarkada bat eskaratzean eta kitto. Baina arrunta bezain betea, maitasunez asea. Eta hortik aurrerakoak, guztiak, hitzak eta bizipenen kontaketak izan ziren. Argentinako abentura eta moztu gabeko bizarrak…

Lagunaren ikuspegi jakin batek jan zidan barrena ordea. Euskal Herriaren egoera kaxakarra gogora ekarri zidan berriz ere. Komunikabideen toxikazio bortitzetik, eguneroko dosietatik, atera arazi ninduen elkarrizketak eta gertatzen diren hainbat gauzaren larritasunaz ohartu nintzen berriz. Badirudi lo nengoela, lo gaudela… eta ez nintzela ohartzen, ez garela ohartzen.

Irudia | iratzargailua | Kuasar.es | Creative Commons By SA
argentina, egoera, iratzargailua, laguna, oier-aizpurua
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude