LABI desegin eta osasun larrialdia bertan behera utziko du Jaurlaritzak ostegunetik aurrera

LABI desegin egingo da eta Jaurlaritzak osasun larrialdia bertan behera utziko du ostegunetik –

EITB Media

LABI desegin egingo da eta Jaurlaritzak osasun larrialdia bertan behera utziko du ostegunetik

Eusko Jaurlaritzak duela urtebete pasatxo EAEn ezarritako osasun larrialdia bertan behera utziko du, eta Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI) desegin egingo da. Lehendakaria buru duen LABIren Aholku Batzordeak azken bilera du gaur arratsaldean, eta horren ondotik egingo dute iragarpena.

Mahai instituzionala 16:30ean bilduko da, eta espero da neurri murriztaile gehienak ostegun honetatik aurrera indargabetzea. Lehendakariaren asmoa da pandemia aro honetan LABIko teknikariek (funtsean osasun arloko arduradunak Jonan Fernandezek koordinatuta) zein LABI instituzionalak (honakoek osatuta, besteak beste: Jaurlaritzako hainbat sailburu, Espainiako Gobernuaren ordezkari, hiru Aldundietako eta hiriburuetako alkateak) egindako lana aitortzea. Urkullu jendaurrean agertuko da, LABIren Batzorde Zientifiko Teknikoko kide izan diren adituekin batera (batzorde horrek kutsatzeak geldiarazteko hartu beharreko neurriak aztertu eta proposatu ditu), bai eta ezarri beharreko murrizketei buruzko azken hitza zuten Aholku Batzordeko kideekin ere.

“Hilabete luze hauetan” EAEko erakundeen erabaki guztiak gidatu dituzten bi erronka nagusiak hauek izan dira Bingen Zupiriaren hitzetan: covid-19aren transmisioari aurre egitea eta osasun-sistemaren kolapsoa saihestea.

Lehendakariaren agerraldia

LABI desegin egingo da eta Jaurlaritzak osasun larrialdia bertan behera utziko du ostegunetik aurrera

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude