LABen eskutik Diego Cañamero (SAT) Euskal Herrian

cañameroDatorren otsailaren 22tik 25era SATeko (Sindicato Andaluz de Trabajadores y Trabajadoras) bozeramaile Nazionala den Diego Cañamero gure artean izango da. beraien Herrian langile klasearen defentsan daramaten borroka azaltzeko. SAT Andaluziako klase sindikatu soziopolitiko eta borrokalaria da, 2007an sortua, sindikatu eta eragile ezberdinen bat egitearen ondorioz; besteak beste, SOC ere (Sindicato de Obreros del Campo) sortzaileen artean egon zen.

Andaluzian daramaten borroka sindikal eta sozial koherentearen ondorioz, beste ekintza batzuen artean Andaluziako zenbait lurjabe latifundisten lurren okupazioa, gaur egun errepresioaren biktima izaten ari dira, beraien ekintza sindikala oztopatu asmoz. 400 sindikalista ingururen aurkako prozedura judizialak irekita dituzte, guztira 400.000 euroko isunak eta 50 urteko kartzela zigorra eskatzen dietelarik, buruturiko banketxe, patronalen egoitza eta lurren okupazioa dela-eta.

LAB-eko kideek gonbidaturik gure artean izango da, beraz, Askapenak ere dei egiten dizue parte har dezazuen emango dituen hitzaldietan:

Egitaraua

  • Otsailak 22 asteazkena, Sestao, 19:00etan Liburutegian
  • Otsailak 23 osteguna, Gasteiz, 18:30etan LABeko egoitzan
  • Otsailak 24 ostirala, Lizarra, 20:00etan “Peña la Bota”n
  • Otsailak 25 larunbata, Baiona, 10:30etan Trinkete Modernoan

Gora Andaluziako langile eta nekazarien borroka!

Gora Andaluzia Askatuta!