LAB, Donostiko Orixe eraikinaren okupazioaz

LAB, Donostiko Orixe eraikinaren okupazioaz –

Udaleko LABeko Sail Sindikala eta Orixe eraikinaren okupazioa

Parte Zaharreko gazteek joan den larunbatean bideratu zuten Orixe Ikastolaren eraikin zaharraren okupazioa dela eta, Donostiako LABeko Sail Sindikalaketik hainbat gauza adierazi nahi ditugu.

LAB, Donostiko Orixe eraikinaren okupazioaz
Arg: Ernai Donostia

Lehenik eta behin, txalotu nahi dugu gazteen ekimena, azken 12 urteotan hutsik eta utzita egon den Orixe Ikastolaren eraikin zaharra okupatzea zilegitzat jotzen baitugu, besteak beste, Parte Zaharreko Gazte Asanbladak Uxategi garaietik aldarrikatu zuen horrelako eskaera bati Udalak inolako erantzunik eman ez diolako azken urteotan. Orixe eraikinaren okupazioa ez da partikular pribatu batek etekin ekonomikoa eskuratzeari begira eginiko legez kanpoko ekimen bat, helburu soziala bideratzeko utzita zegoen espazio publiko baten erabilerarako ekintza zuzena baizik, anitza eta zabala. 

Bestalde, bat egiten dugu Parte Zaharreko Auzo Elkarteak eginiko proposamenarekin, eta ondorioz, guk ere Udal Gobernuari dei egiten diogu lan-mahai bat osatu dezan ahalik eta azkarren, non auzoko eragile eta udal teknikari eta arduradunak   elkartuko garen auzotarron ekipamendu beharrei irtenbideak behingoz bilatzeko eta horien artean, lehentasunez, Gaztetxea eta Auzoetxea adosteko.

Jarraitzeko, dei zuzena egiten diogu Eneko Goia alkateari gaztetxearen aurkako inolako neurri polizial zein juridikorik martxan jar ez dadin eta ez dezan eta Udaltzaingoa errepresio bide eta jarduera horietatik urrun dezan, bereziki, elkarrizketaprozesuak zer eman dezakeen ikusi aurretik. Hitzari aukera eman behar zaio.

Aitzitik, Orixe eraikinean egon daitezkeen proiektu ezberdinen artean Udalak bat    hautatu eta hura martxan jarri bitartean, Gaztetxea bertan garatzen uzteko deia egiten diegu ordezkari politiko eta ekonomikoa guztiei, Biurrun epaileak ondo esan zuen moduan.

Bidenabar, gazte mugimenduaren eta langile mugimenduaren dinamiken arteko           uztarketaren garrantzia azpimarratu nahi dugu. Eredu kapitalistaren aurrean, demokraziaren eta sozialismoaren aldeko borrokan bi sektore hauek bat egitearen     garrantzia azpimarratu nahi dugu. Esperientzia eta ilusio batzen direnean, eraldaketa geldiezina bihurtzen da. Gaurko gazteria biharko langileria izango delako, Gaztetxea langileriaren etxea ere badela azpimarratu nahi dugu.

Horretaz gain, dei egiten diegu Parte Zaharreko herritar guztiei eta baita donostiar guztiei, Orixeko Gaztetxearen alde joka dezaten, gazteak behar duten guztietan laguntzen, bertako ekimenetan  parte hartzen.

Azkenik, inoiz aurkako eraso errepresiborik balego, bertaratzeko eta bortxarik gabeko desobedientziaren bidez poliziaren erasoari aurre egiteko, argi utziz beraiek direla biolentzia erabiltzen duten bakarrak.

LAB, Donostiko Orixe eraikinaren okupazioaz
Donostia, Donostiko Orixe eraikinaren okupazioaz, gaztetxea, lab, okupazioa, orixe, orixe ikastola

4 pentsamendu “LAB, Donostiko Orixe eraikinaren okupazioaz”-ri buruz

  • euskaldun bat 2018-09-10 23:12

    Orain ere badeu orduan hilabete batzutarako sesio berria! Ene! Lehen Iruñeakoa eta orain lehena berriro Donostian. Lemak eta gertaeren kronika: “Alkatea zipaio!”, “Herri autogestionatu eta feminista eraikitzen!”, “Euskal Herria sozialista edo ez da izango”, “Kapitalismoa suntsitu!”… Eneko Goia luziferren parean, Denis Itsaso malabarismoak egiten erre ez dadin, Ertzaintzak karga jo duela eta Beltran de Herediaren agerpen eskaera, Arartekoa azalpen eske berak ere zerbaitetarako balio duela justifikatzeko, Urkullu seminarioko diskurtsoa emanez Bilduri kritikak botaz, Bilduko buruek (garbi ez dago hor buru bakar dagoen edo zer) gaztedia txalotzen eta Erkorekaren dimisioa eskatzen prentsaurrekoan gizon zuri patriarkal batek bezala hitz egin zuelako, LABek ere zerbait egin behar eta langile borroka feministaren bertuteak Gaztetxeko umeengan jarriz… Raka, raka, raka…Raka, raka, raka… hilabete batean beste konturik ez. Betiko pertsonaiak dantzan betiko moduan. Auzolana eta naziogintza barra-barra!! Hau etorkizuna!

  • Xabier Eskisabel
    Xabier Eskisabel 2018-09-11 17:11

    Déjà Vu!

  • Gaztetxe bat beharrean hobe lukete gazteen emantzipazioan lagunduko lukeen etxebizitza komunitarioak sortuko balituzte eraikin berean. Gazte normal batentzat etxebizitza kulturaren aurretik dago lehentasunei dagokienean. Eta ez dut uste honela pentsatzen duen bakarra naizenik

  • Mikelats hasteko beti besteen gain uzten duzu ardura, sortu edo saiatu sortzen zu zeu ainbeste kritikatu beharrean. Gazte “anormal” hauek gaztetxe baten beharra ikusten zuten eta hori borrokatzeko prest daude zorionez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude