Kuartel berriaren aurkako sinadura bilketa

Kuartel berriaren aurkako sinadura bilketa –

Jakinarazi nahi dizuegu larunbat honetan, otsailak 12, 12:30etatik aurrera, Loiolako Latsari Plazan  “Kuartel berririk ez!” ekimenak sinadura bilketa bati ekingo diola,  Donostian eta munduan instalazio militar berriak behar ez direla aldarrikatzeko.

Kuartel berriaren aurkako sinadura bilketaEstatuko Gobernuaren eta EAJren arteko 2021 urteko aurrekontu-itunak zuzenketa bat jasotzen zuen zehaztuz gaur egun Loiolako kuartelak hartzen dituen lurrak Donostiako Udalaren eskuetara pasa beharko zirela abenduak 31 baino lehen.  Jakina denez, epe hau ez da bete.

Aldiz, gaur bertan komunikabide baten bidez ezagutarazi da Defentsa Ministerioak ekainak 31 bitarteko epea eman diola Hipikari lur horiek uzteko: 2020ean Defentsa Idazkariak Kongresuan adierazi zuen eremu horrek ez zituela betetzen kuartel berri baterako baldintzak, baina aldi berean Gipuzkoan beste eraikin militar bat ezartzeko asmoa adierazi zuen. Egoera honetan, ez da oso ulergarria Hipikakoei epe hori jartzea eta atzean zein arrazoi dauden publiko egitea eskatzen dugu, hau da, militarrak bertara mugituko ote diren edo asmo espekulatiboak dauden Hipikako eremu honetan.

Egoera honen aurrean, 30 entitatek baino gehiagok osatzen dute “Kuartel berririk ez!” ekimena eta beharrezkoa ikusten dugu, sinadura bilketa eta beste sentsbilizazio ekintzen bidez, herritarren iritzia entzunaraztea.

Argi adierazi nahi dugu ez dugula kuartel berririk behar, ez Donostian, ez munduan beste inon: gastu militarra inbertsio eta alternatiba sozialetara bideratu behar da, sanitarioetara, kulturaletara,ingurumenekoetara… Gizarte desmilitarizazio prozesu orokorrak abiatu daitezela eskatzen dugu: bidezko politika ekonomiko eta internazionalak, gatazkak ez daitezela indarkeria bidez konpondu, armagintza enpresak produkzio zibilera bideratu…

Kuartel berriaren aurkako sinadura bilketa