Kuadrilla

Kuadrilla –

Ane Urrutikoetxeak Irutxuloko Hitzan.

Nire lagunak ez du apenas harremanik bere haurtzaroa partekatu zuten horiekin; eskola, institutua… handik ere, gutxi. Beharbada unibertsitateko lagun talde txikiren bat; horiek ere, urtez-urte urruntzen. Aldiz, lagun berriak onartzeko eta harremanetan aurrera egiteko askatasun handiagoa nabaritzen diot.

KuadrillaAdin kontua izango da, baina haitz gogor hori zen kuadrillak aspaldi utzi zion tente egoteari. Hasieran oharkabean gertatzen da; laguntasunez baino konpromisoz, hau da, hala tokatu zaizulako zure alboan izan direnekin hasten da distantzia, ez oso mingarria; norberaren bidea aurrera doa, eta ez dago zertan atzera begiratu  beharrik.

Nabarmenagoa da ordea bizitza osoan alboan dituzun horiek  aldentzen ikusten dituzunean; betirako lagunak izango zineteelakoan zeunden, onean eta txarrean, baina egun batean  gertatzen da banaketa, eta ez dago atzera bueltarik. Eta ez da ezer gertatzen.

Mingarria gertatu daiteke lagun batzuei agur esatea; ez lagunak izateari utzi diozuelako, zure bizitzan kapitulu erraldoi bat itxi behar duzulako baizik. Aurrera egiteko, haitza askatu behar. Hortxe hasi nintzen sumatzen kuadrillaren pisu astuna; laguntasunak ez luke haitz bat izan behar, bizitzaren bidean aurrera egiten lagunduko zaituen erreka baizik.

Kuadrilla
bizitza, kuadrilla, lagunak
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude