Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian

Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian –

Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaianIkastaroaren xedeak: gure garaiak eta beraz gure herriaren egoera ardazten duten krisi nagusien ondorioak mahai gaineratzea, krisi horiei guztiei esparruz esparru nola aurre egiten ari garen ikustaraztea, sindemia honetan burujabetza ezaren ondorioez aritzea, jendarte eredu berri bat eraikitzeko herri gisa dugun burujabetzaren premiaz hausnartzea eta aurrera begira ditugun erronken aurrean, balizko bide, ekimen eta proposamenak eztabaidatu eta adostea.

UEUk eta Iratzar Fundazioak elkarlanean «Krisia(k) eta burujabetza(k) sindemia garaian» ikastaroa antolatu dugu. Ikastaroa, uztailaren 8an eta 9an, Baionako Bernat Etxepare Lizeoan izango da [presentziala]. Dagoeneko matrikula zabalik dago www.ueu.eus helbidean.

Garai inondik ere bereziak bizi ditugu. Hainbestetan erabili dugu une historikoaren aipua, ezen jada ez duen balio adierazi nahi dugunerako. Sistema kapitalista bezain zaharrak dira krisi ekonomikoak eta pandemiak ere izan dira sarri historian zehar. Oraingoan aldiz, krisi gehiago eta ugari pilatu zaizkigu eta trenbide ezberdinak elkartzen diren bidegurutze matxuratuan bezala, elkarren kontra egin dute krisi guztiek.

Ekologismoaren leloak hala dio: “globalean pentsatu, lokalean ekin”. Hala gabiltza gu ere, krisi horiei guztiei herri gisa nola aurre egin hausnartzen, antolatzen eta urratsak ematen. Alta, burujabetzen auzia inoiz baino premia larriagorekin mahai gaineratzen ari zaigu. Euskal Herriko emakume eta gizonon osasuna eta bizitza duina bermatu nahi dugun honetan, erabaki subiranoak hartzeko ditugun zailtasunak bere gordintasun osoan agerian jarri dira azkenaldian. Eta, hala ere, herri gisa antolatzen, ahalduntzen eta erabakiak hartzen dihardugu. Horretaz guztiaz hausnartu nahi dugu ikastaro baino, hausnarketa gune izan nahi duten topaketa hauetan.

+ Informazio gehiago

+ Matrikula

 

Egitaraua

2021-07-08
Ordua Edukiak
09:00-09:30    Ikastaroaren eta parte hartzaileen aurkezpena.
09:30-10:30    Ikastaroaren irekiera: Garai baten (hel)mugak.

  • Andoni Olariaga, Filosofoa (UPV/EHU)
10:30-11:00 Atsedena.
11:00-12:15 Lehen mahai-ingurua: “Itotzen gaituzten krisiak eta arnasa ematen diguten sareak”.

  • Yolanda Jubeto, Ekonomialaria (UPV/EHU)
  • Mirene Begiristain, Ekonomialaria (UPV/EHU)
  • Amaia Bacigalupe, Soziologoa (UPV/EHU)
  • Idoia Zengotitabengoa, Soziologoa. (Iratzar)
12:15-13:00 Eztabaida lan taldeka.
13:00-14:30 Bazkaltzeko tartea.
14:30-15:45 Bigarren mahai-ingurua: “Krisien aurrean ahots propiorik gabe? Hitza hartzeko garaia!”

  • Elena Beloki, Antropologoa (Iratzar)
  • Txomin Poveda, Soziologoa.
  • Jagoba Zulueta, (Ipar Hegoa)
  • Egoitz Urrutikoetxea, Historian doktoregaia (Iratzar)
15:45-17:00 Eztabaida lan taldeka.

 

2021-07-09
Ordua Edukiak
09:00-09:30 Sarrera: Iruditeriak, diskurtsoak, ikurrak eta erritualak Euskal Herriarekiko afektugintza (zahar)berriaren (bir)eraikuntzan.

  • Floren Aoiz, Historialaria (Iratzar)
09:30-10:30 Hirugarren mahai-ingurua: Kultura pandemia garaian (hausnarketa plenarioan).

  • Ximun Fuchs, Antzerki zuzendaria eta aktorea.
  • Eider Rodriguez, Idazlea eta Irakaslea (UPV/EHU)
  • Edurne Benito del Valle (Iratzar)
10:30-11:00 Atsedena.
12:00-13:00 Laugarren mahai-ingurua: krisiak eta burujabetzak nola irudikatu eta ahoskatu? (hausnarketa plenarioan).

  • Arantza Santesteban, Kultur arloko langilea, zinemagilea eta ikerlaria
  • Joseba Permach, (Iratzar, UPV/EHU)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude