Eduardo Inda, Koxka tabernan “atxikita”

Eduardo Inda, Koxka tabernan “atxikita” –

Eduardo Inda Altsasuko Koxka tabernan atxiki zutela salatu zuen Ok Diariok atzo: «El dueño del Koxka encerró 10 minutos a Casado e Inda mientras 25 proetarras se reunían a las puertas del bar».

Eduardo IndaEduardo Inda, Koxka tabernan "atxikita" sasikazetariak, Nafarroako PPren laguntzarekin, Altsasun antolatu zuen txingotekeriak barregura emango liguke, justizia espainiarrak bertako gazte batzuk bidegabeki eta ankerkeriaz bahiturik ez balitu.

Joan den asteazkenean, Ok Diario atari digitaleko zuzendariak Pablo Casado PPko burua elkarrizketatu zuen  Altsasuko Koxkan, tabernako jabea etorri eta kalera bota zituen arte –“Vuelta a Vietnam” izendatu du kronika-.

Orain, ordutik hiru egunera, egindako txandrioa zukutu nahian, Koxka tabernako jabearen kontra jo du, beste kazetari atzerakoi ezagun batek, Carlos Cuestak, sinatzen duen kontakizun sinesgaitz baten bitartez. Lotsa gutxi eta asmo dongea behar da gero!

.

Eduardo Inda, Koxka tabernan “atxikita”
altsasu, Eduardo Inda, salaketa, sasikazetaritza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude