Kosmopaletoak eta kosmolistoak

Sona handiko multinazional batek denda edo taberna bat zabaltzen duen bakoitzean, bi jarrera izaten dira nabarmen: ilarak luzeak itxaroten dituzten lagun kosmopaletoak eta ilara luzeak itxaroten dituztenei barre egiten dieten kosmolistoak. Starbucksek taberna bat zabaldu berri du Bilboko Ledesma kalean. Ilarak egon dira eta El Correo eta EiTB bezalako ohitura-hedabideek horren berri eman dute, ia publirreportajearen pare izanik, enpresak Euskadin zabaldu duen lehen taberna dela gogoratuz. Hitz gutxitan: kafetegi honi esker mapetan agertzen bide gara.

Oihartzun handia izan du albisteak eta kosmolistoak berehala atera dira kosmopaletoei barre egitera. Nik ulertzen ditut: Starbucksek ez du kafetegia bihar itxiko eta nahi duenak denbora izango du bertan zer edo zer hartzeko, beraz zentzugabea da ilarak egitea. Haraino, bai. Ulertzen ez dudana beste zera hau da: nagusikeria eta harrokeria puntu hori. Kosmolistoek esplikatu beharko didate zergatik Starbuckseko kafetegira sartzeko ilara egiten duena gutxiesgarria den, zergatik egin behar diogun iseka. Fazati delako? Ados, baina janari ekologikoa erostea ez al da askotan itxurak egitearen pare? Eta Starbucksi berezko erdeinua ere ez?

Kosmpaletoak bere burua kosmopolitatzat dauka, munduko hiritarra da eta banderak eta nortasun nazionalak gutxiesten ditu. Kosmolistoak bere burua iraultzaile eta kritikotzat dauka eta gizarte arauen edo kapitalismoaren traza duen guztia gutxiesten du. Batak zein besteak bere burua desberdintzat eta nagusitzat dauka eta batak zein besteak erdeinuz begiratzen dio jende arruntari. Batak nahiz besteak hitz potolo eta fazatiez mozorrotzen ditu iritziak bere burua nabarmentzeko asmoz. Bata eta bestea txanpon bereko aldeak dira: azalekoak, harroputzak eta gutxiesleak.

Kosmopaletoak eta kosmolistoak

Mac McCreeryk eginiko argazkia da.

Kosmopaletoak eta kosmolistoak

#Kosmopaleto #Kosmolisto
Jon Intxaurraga

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

27 pentsamendu “Kosmopaletoak eta kosmolistoak”-ri buruz

  • Ba nil barre ez baina ez dut ulertzen ez ilarak ezta bezeroak eukitzea Starbuls batek,kafe garestial ta ez bereziki ona. Hori bai,ilara eitea horregatik,BABUKERI izugarria iduritzen zait. Beraz Kosmolistoa izango naiz. Janarii ekologikoa postureoa izan like,baina onurak ditu,osasunarako hobeagoa da,lurrarekiko hobeagoa… Starbuksekoekin alderatzea gehiegi iruditzen zait.

    • Jon Intxaurraga

      Kontua ez da Starbucks-era edo janari ekologikoa jatea; baizik eta itxurak egitea. Nik hori kritikatzen dut: askotan Starbucksera joaten diren hipsterrak kritikatzen dituzte janari ekologikoa itxura egitearren erosten dutenek.

  • Ba niri guztiz barregarria iruditzen zait ilara horretan egon den jendea. Starbucks moduko kate batek hemen dendak irekitzea albiste txarra da, inondik ere. Mundua homogeneizatzen duen mugimenduaren beste urratsa bat. Starbucksera joateko irrikaz dagoen pertsona ez dut per se kritikatuko, baina ez dut horrelako jendea ulertzen.

    Baina lehen egunean joateko ilara egiten duena, beste edozein unetan joan daitekeenean inolako ilara eta eragozpenik gabe, hori bai iruditzen zaidala barregarria. Iritzi oso subjetiboa bada ere.

    Hori bai, janari ekologikoarekin ere oinarri askorik gabeko moda snob bat dago. Baina horrelakoak jateko grina duena ere ez dut per se kritikatuko. Lehen egunean ilara egiten duena bai, noski.

    Tabakalerara lehen egun horietan joan diren milaka horiek, gero agian ezer ikustera edo ezertan parte hartzera joango ez diren milaka horiek, barregarriak iruditzen zaizkidan bezala.

    Baina aizu, norberak egin dezala nahi duena (ilarak egin, ilaretakoez barre egin, “markadun” kafe garestiak ordaindu, auzoko tabernako kafe goxo eta merkea dastatu, auoko tabernetara joaten direnez barre egin…. ), horrela pozik bizi bada.

    Total, denak gera kosmiko (kosmopaleto, kosmolisto). Izarren hautsa.

  • Peru Dulantz 2015-10-02 15:06

    Starbucks zer zen ideiarik ez neukan, eta ez dit lotsarik ematen… Kosmopaletoa, kosmolistoa, edo zuzenean arlote ezjakina, zer naiz? Ai, ene! Hau egonezina!

  • Nahiko nazkatuta nago terminologia, ausnarpen eta iritzi bai politiko, soziologiko eta kultural angloxajoi tonto guztiak zuzenean gurean sartzeaz. Globalizazioak dakarrena… orain betidanik multinazionalak, neoliberalismoa, salgune erraldoien aurka ta komertzio herrikoi eta txikiaren alde gaudenok azalekoak, harroputzak eta gutxiesleak gara. Bai zeren konsmoostia eta konspopiperra berdina da, faxista edo sozialista izatea txanponaren bi aldeak ez? Ondo da. Dena den bi zakutan banatzea ere, badaude askok denda hauen aurka daudela esaten, eta gero izkutuan (edo ez) burger Kingen afaltzen, El corte inglesen erosten,Zara…

    • Jon Intxaurraga

      Neure ustez bestekiko erdeinuak bihurtzen du edonor “kosmopaleto” edo “kosmolisto”, ez eredu bat edo bestea defendatzeak.

      • Txalotzekoa da erantzuteko eta argudiatzeko borondate hori. Zure azalpen ezberdinekin hobe ulertzen da zertaz ari zaren.

      • Juanma Sarasola

        Erdeinua ote da kosmopaleto edo kosmolisto etiketa jaso ahal izateko ezinbesteko jarrera? Beste norbait(en jarrera) erdeinatzeak automatikoki eta bet-betan bihurtzen zaitu etiketa horietako baten jabe? Ba ote dago zirrikiturik halako etiketa jaso gabe erdeinatzeko?

        Eta orain txantxetan (edo ez): eltzeitsu edo zapeloker andaluziar bat nortasun agiria tonu txarrez exijitzen dizunean erdeinuka ari zaizu?

        Gora Nafarroako Erdeinua!

        Amen.

        • Jon Intxaurraga

          Aupa Xaun:

          “Erdeinua ote da kosmopaleto edo kosmolisto etiketa jaso ahal izateko ezinbesteko jarrera? Beste norbait(en jarrera) erdeinatzeak automatikoki eta bet-betan bihurtzen zaitu etiketa horietako baten jabe? Ba ote dago zirrikiturik halako etiketa jaso gabe erdeinatzeko?” -> Erdeinuaren jatorriaren arabera, artikuluan gertaera zehatzei buruz hitz egiten dut eta puntu hori argi dago.

          “Eta orain txantxetan (edo ez): eltzeitsu edo zapeloker andaluziar bat nortasun agiria tonu txarrez exijitzen dizunean erdeinuka ari zaizu?” -> Bai. Autoritate eta erdeinuaren arteko muga oso fina da.

    • Peru Dulantz 2015-10-05 12:11

      Kar, kar… Arzallusek oso argi esan zuen: Jesukristo bezala, bi lapurren artean! 😉

  • Euskaldun bat 2015-10-02 18:54

    Kosmopaletoak eta kosmolistoak harroputzak omen dira, txanpon beraren aurpegiak. Baina nik hirugarren talde bat ere ikusten dut, ez gai honetan bakarrik, beste gai askotan ere horrela izaten da: aurka dauden bi taldeak kanpotik kritikatzen diharduena, intelektualki beste maila gorenago batean dagoela pentsatzen duena eta bere handi uste horretan beheko bi taldeetako jendeaz barre egiten duena. Hirugarren talde hori ere harroputza da eta beheko bi talde horietakoak baino gehiago gainera. Harroputzena alegia.

  • Eskerrak Intxaurraga jaunaren analisi kritiko objektibo, sakon eta zorrotzak argi erakutsi digun bera ez beste guztiak memelo galantak direla.
    Bilbon [!] kafea hartzeko ilara egitea ez bada “paleto” izatea, nik ez dakit “paleto” izateak zer esan nahi duen. Segi dezagun Amerikarren kaka jaten eta Halloween ospatzen. Kolonia bat gara (Frankoespainola eta Amerikarra) eta pikutara goaz.

    • Jon Intxaurraga

      Serioski, labur-labur:

      “Eskerrak Intxaurraga […] bera ez beste guztiak memelo galantak direla.” Hau zeure ezkerreko poltsikotik atera duzu.

      “Bilbon [!] kafea hartzeko ilara egitea ez bada “paleto” izatea, nik ez dakit “paleto” izateak zer esan nahi duen.” Hauxe bera salatzen dut artikuluan.

      “Segi dezagun Amerikarren kaka jaten eta Halloween ospatzen. Kolonia bat gara (Frankoespainola eta Amerikarra) eta pikutara goaz.” Euskal Herrian Halloween ospatzeko ohitura egon da (http://www.ahotsak.eus/albisteak/halloween-euskal-ohitura-zaharra/), beraz nor da “kolonizatua”? .

  • Jende arrunta zer da? Masa homogeneoa?

  • Errespetatzen ditut “extarbush” horretako bezeroak, ze erremedio, halakoz inguratuak bizi gera; gune komertzialak egunero betetzen dituztenak, kontzertu erraldoietako artaldeak,diskotekarako kola egiten dutenak,telefono mugikorren gatibuak…..denok ditugu gure gauzak eta askotan besteetaz parre egiten dugu baina janari ekolojikoarekiko aipamena soberan dagoelakoan nago, gaia esnobismora ximplifikatzea ergela da, dexente gehiago adierazten duelako. Inguru eta jendarte harreman berrien abiapuntu izan daiteke, diruaren gainetik elkarBizitza irizpidea jartzen dituen ekoizpen eredua kabitzen delako bertan, kontraesnak kontraesan.
    “Denak berdinak dira” diskurtsoak oso erabiliak dira norbere ardurak lausotzeko eta suntsipen gizartean kontsumoaren bidez dugun eguneroko arduran ez eragiteko, oso erosoa alegia, “apolitikoa” izatearen parekoa alegia.
    Gainera elikagai garbiagoen osasungarritasuna dago,¿ba dakigu zenbat kaka jaten dugun?¿sistema gupidagabe honetan hainbeste sinesten dugu, itsuan irekitzeko barrena ematen digun edozerri,edo erosoa da ez jakin nahi izatea?, Ez ikusiarena egiten dugu, gaixotasunak ate joka hasi arte, ezagutu ditut jada batzuk halakoei barre egitetik, bigarren tripako minakin,gastroerlijio batetan burubelarri sartu direnak salbazioaren bila. Gero ere aguanta itzak konbertso haiek .
    Errespetu pixkat txikito eta ez nahastu argi itxurako esaldii borobil baten truke.

    • Jon Intxaurraga

      Asier,

      Nik esan dut “askotan” janari ekologikoa jatea itxurak egitearen pare dela. Agian “askotan” esatea gehiegi da baina ez didazu ukatuko badirela janari ekologikoa plantak egiteko erosten dutenak, hau da; jakiak “ekologikoa” izenondoa daramalako halako janaria erosten dutela, ze onura dakarkien jakin gabe. Bestalde, nik ez dut esan denak berdinak direnik; baizik eta sona handiko marka batek denda/ taberna bat irekitzen duen bakoitzean bi jarrera direla nabarmenak, beraz ez direla bakarrak; eta bi jarrera horiek ezaugarri antzekoak dituztela, jendea arruntari erdeinua, adibidez.

      Amaitu aurretik, azken parrafoan arrazoia duzu: ez dakigu zenbat kaka jaten dugun (nik barne).

      Ondo ibili

  • Bildots bezala tratatuak izan behar dira bildots izaten ahalegintzen direnak, baina aberasgarriagoa deriotzot bakoitzak bere benetako egoera aztertzea, gainontzekoetan erreparatu baino. Izan ere, kolore ezberdineko artaldeak daude, eta gehienok horietako baten parte gara, ohartzen ez bagara ere. Gutxi dira artaldeetatik kanpo dauden izaki goren eta libreak. Nire errespeturik handienak haiei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude