Kortxoenea gaztetxea hustu dute (twitter bidez jarraipena)

Goizeko 07:15 aldera eraikuntza enpresako langileak beltzez jantzita eta aurpegia estalita sartu dira Kortxoenea Gaztetxera eta bertan zeuden gazteak kaleratu dituzte. Asanbladako kideek info 7 irratian salatu dutenez hustaratzea “legez kanpokoa eta bortitza” izan da.  Gaztetxearen kanpoaldean ehun lagun inguru bildu dira eta tentsio uneak sortu dira. Bertaratzeko deia zabaldu dute eta manifestazioa iragarri dute 19:00etan Kortxoeneatik hasita.

Gazte batzuk eraikinaren teilatura igo dira; haiek jaitsiarazi, identifikatu eta ondoren, eraikina botatzen hasi dira. Gaztetxeko hiru kideek gauza batzuk atera ostean, berriro hasi dituzte eraiste lanak.

Donostiako Udalak komunikatua atera du.

 

Kortxoenea gaztetxea hustu dute (twitter bidezko jarraipena)

 

Twitter bidez jarraipena egiten ari dira:

Kortxoenea gaztetxea hustu dute