Korrika Kulturalaren agenda otsailaren 14tik 20ra

korrika18Korrika Kulturalak aurrera darrai. Jarraian duzu bihartik asteazkenera bitartean egingo diren egitasmoen zerrenda.
Gasteizen otsailaren 14an 19:00etan Bibat museoan Euskara ikasi XXI. mendean jardunaldien barruan “Nola ikasi?” mahaingurua egingo da. 20an, ostera, Pisukideak antzezlana izango da ikusgai Beñat Etxepare antzokian, 19:00etan.

Bilboko Bilborock-en 20:00etan Korrika moda desfilea egingo dute, otsailaren 14an. Portugaleten ostiralean Santa Klara Kultur elkartean 19:00etan “Buah, txabal!” antzezlana izango da. Legazpin, ostiralean, bertso-afaria izango da Maialen Lujanbio eta Unai Iturriagaren parte hartzearekin.

Iruñean azken egunak egingo ditu Hegan&Dream aretoan “Zuzeneko istanteak” erakusketan, 18an Irisarriko ospitalera helduko baita. Iruñean Zigor DZrekin master class saioa egingo dute otsailaren 14an, ostegunarekin eta 16an konzertu maratoia. Leitzan “Gazta Zati Bat soinu banda” izango da zineman, 19:00etan, 5 euroren truke.

130213_PDFagenda by Garoa Kresal

euskara, korrika, korrika18
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Korrika Kulturalaren agenda otsailaren 14tik 20ra”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude