Korrika Kulturala asteon!

Asteon ere eskaintza ugari dakarzkigu Korrika Kulturalak; oraingoan, zein aukeratuko?

Araba:
· Otsailaren 26an, FAUSTO Gasteizen, Beñat Etxepare Antzokian, 19:30ean. Sarrerak AEK-ko euskaltegietan 6 euroan salgai; korrika laguntzaileentzat, 5 euroan.

Nafarroa:
· Otsailaren 26an, Bertsolaritzaren Sekretuak Iruñean, Nafarroako Antzerki Eskolan iluntzeko 20:00etan. Sarrerak 8 euroan salgai Korrika dendan eta AEK-ko euskaltegietan eta Karridendan.

Bizkaia:
· Otsailaren 26an, Hordago Ardoa emanaldiaren ESTREINALDIA Erandion Motagane Txakolinan 19:30ean. Sarrera doan.
· Otsailaren 27an, Gosariak Igorren,  Lasarte aretoan 20:00etan. Sarrerak 4 euroan Kutxabankeko telekan eta leihatilan salgai.
· Otsailaren 28an, Fausto Gernikan, Lizeoan, 20:30ean. Sarrerak 10 euran salgai Kutxabankeko telekan eta leihatilan salgai.

Gozatzeko hamaika aukera; zurea aukeratu! #euskahaldun

Korrika Kulturala

korrika, kulturala

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude