Koronabirusaren estres froga gure herri izenari

Koronabirusaren stres froga gure herri izenari –

Koronabirusarekin ere frogatuta geratu da gure herri izenaren estresa. Gai hau gehienoi txikikeria irudituko zaizue gauden egoeran, Akiro Kurosavaren “7 samuraiak” filmean dioten moduan “lepoa moztu behar dizutenean ez du ezertarako balio bizarra txukuntzeak”, baina, tira!, lepoa era askotan jokatzen denez banoa gaiarekin.

Txio batetik etorri zait kezka, Stanford eta Nasarako lanean ari den Eneko Axpek  Europako bost lurraldeetako datuak eman ditu koronabirusak eragindako heriotzak konparatuaz.  Eta noski, bera euskalduna denez, nolabait deitu behar zion ingelesez datua zuen euskal lurraldearen zatiari, eta hor erabakia: Basque Aut. Co.

Koronabirusaren stres froga gure herri izenari

Jakina, txioa ingelesez idazteran, eskura zuen modeloa Basque Country izango zen. Baina Basque Country berak adieraztea nahi zuen zatia baino gehiago izanik, Nafarroa eta Iparraldea gehitu behar zaizkiolako, ezin ipini. Basque Country West ipintzeak ere, luzetxo ematen du.

Euskadi erabiltzea ere ondo ez, askorentzako Euskal Komunitate Autonomoaren ekibalentea bada ere, ingelesez ez da erabilia eta gutxik jakingo lukete asmatzen zer lurralderi buruz ari den.

Akronimoetara jo ezkero ere gaizki, ingelesez ez daude edo ez dira erabiltzen, asmatu ere egin zitekeen, BCW (Basque Country West) edo BAC (Basque Autonomus Country), baina inork ez zuen ulertuko, eta gainera  ez da asuntua akronimoa erabiltzea beste herrialde izen guztiak osoak eta zehatzak (guretzako behintzat) direnean.

Eta hartu du erabakia, Basque Aut. Co. ipini eta kito. Txalotzen dut Eneko, gure izenaren inguruan dugun nahasketarekin, jarraitutako bidea irteera duin bat delako.

Baina imajina dezagun zer pentsa dezakeen rankinga irakurtzen duen eta euskalduna ez den beste edonork. Lurralde-eskualde izen guztiak zehatzak eta deitura bakarrekoak badira, zergatik ezin dute zehatz idatzi “basque” horiek? Eta politikagintzan aditua ez balitz, galdetuko luke gainera, zer da Aut.Co. hori?. Beharrezkoa ez den estresa gaineratzen diogu gure herri izenari eta ondorioz gure lurralderako dagoen perzepzioari.

Hainbat aldiz planteatu ditut egoera hau konpontzeko alternatibak. Eta horien artean, nahiko onartua izan daitekeen batekin nabil aspaldian, Baskonia deiturarekin. Ondorengo frogak ikusi ondoren, zeuok baloratuko duzue izenak transmititzen duen estresa txikiagoa ala handiagoa den.

.

  1. Jakin badakigu Baskonia osoaren mendebaldeko zatia dela Euskal Komunitate Autonomoa.

Erabili genezake Baskonia Mendebaldea  modua, hizkuntza desberdinetan horrela litzakeena Baskonia West/Ouest/ Oeste/Mendebaldea eta laburdura modura hartu dezagun Baskonia W. ingelesez baitago txioa.

Horrela geratuko litzateke zerrenda:

Lombardy

Emilia-Romagna

Madrid

Baskonia W.

Veneto

Ez da asko ere egokiago gure lurralde osoaren parte horrentzako?

.

  1. Nafarroa ere sartzea nahi bada, topa dezagun alternatiba erraza.

Esaterako, esan dezagun Baskonabarra, euskaran, gaztelanian, ingelesean horrela eta frantsezez Baskonabarre.

Koronabirusaren stres froga gure herri izenari

Honela geratuko litzatezke herrialde-eskualdeen izenak:

Lombardy

Emilia-Romagna

Madrid

Baskonabarra

Veneto

.

3. Eta euskal lurralde osoaren datuak baleude eta erabili nahi izan.

Osotasunari, Baskonia soilik deitu ahal zaio.

Hemen zerrenda:

Lombardy

Emilia-Romagna

Madrid

Baskonia

Veneto

Izen erabileraren balorazioa eginez, ez duzue uste herri izenaren estresa askoz ere txikiagoa dela alternatiba huekin? Gure lurralde dontsu honen deitura, osotasuneko datuak izan ala zati batenak, askoz ere definituagoa, integratuagoa, formalagoa, ulerterrezagoa izango litzateke eta irakurleen burmuinean askoz errazago geratuko litzateke nori buruz ari den.

Koronabirusari aurre egiteko etxeetan konfinaturk gauden sasoi honetan stresa jeistea da gure erronketatik bat. Koronabirusak erakutsi digu ere gure lurralde izenak zer estres jasotzen duen. Baldin badakigu estres hori zelan jaitsi, arrazoi gutxi daukagu izena ere era estresatuan erabiltzen jarraitzeko.

Koronabirusaren stres froga gure herri izenari

5 pentsamendu “Koronabirusaren estres froga gure herri izenari”-ri buruz

  • froga eta proba ez dira gauza bera.
    frogatu eta probatu ere ez (“demostrar” eta “testar” gauza bera ez diren bezala).

  • Iñaki Azkoaga Bastida

    Arrazoia daukazunez, eskerrak ematea dagokit.
    Horrela geratuko daiteke testua aldaketarekin
    “Froga hauek ikusi ondoren, baloratu ….”

  • Iñaki Azkoaga Bastida

    Ezin ba zuzen ezer idatzi. Horrela geratu daiteke testua, esatea nahi nuen.
    Hemen ba, testua zela utziko nukeen azken aldaketa eginaz
    “Ondorengo frogak ikusi ondoren, zeuok baloratuko duzue izenak transmititzen duen estresa txikiagoa ala handiagoa den.”

  • To aukera gehiago:

    West, Peninsular, Continental Basqueland

  • Iñaki Azkoaga Bastida
    Azkoaga Bastida 2020-03-21 09:45

    Aukerak egon ugari daude. Gure erronka bide zuzenena bilatzea litzateke.
    1. Zure plantemenduaren adarretatik hasiko naiz. Peninsular eta Continental hitzak lagungarri gisa erabiltzea ez zait inoiz larregi gustatu. Konturatzen bazara Penintsula ere Europar kontinentea delako, hau da kontinente izenak penintsula barnean du. Gainera, iruditzen zait penintsulako ikuspuntutik begiratutako izendapenera dela.
    Gehiago gustatzen zait West lagungarri hori, zuk diozun moduan. Nire ustez, hobeto konpontzen ditu gure barne lurraldeen esparruen izenak.
    2. Basqueland gehiago gustatzen zait Basque Country baino, hala ere, ez dut uste egokiena denik. Bide zuzena aukeratzean zenbait baldintza bete behar dira, eta horietatik bat hizkuntza guztietan homogeneoa izatea da. Basqueland horrek latinetik datozen zenbait hizkuntzatan (gaztelera, frantsesa, portugalera, italiera, katalana…) ez luke funtzionatuko. Izen homogeneoa baitugu xede.
    3. Baskonia alternatiba askoz ere homogeagoa da eta hizkuntza guztietan funtzionatuko lukeena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude