Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan –

Koronabirusaren partea Euskal Herrian. Gaur 2020-4-22, asteazkena, atzoko datuen arabera (Osakidetza, Naiz), Euskal Herrian “ofizialki” 25 hildako berri izan omen dira, Araban 2, Nafarroan 4, Bizkaian 14, Gipuzkoan 5 , Iparraldean ?. Paisos Catalans 10162 guztira (aurreko astean bikoiztu zituzten).Euskal Herrian guztira 1527 hildako, 477 milioi biztanleko (1527/3,2), Espainia (464) eta Italia (408) baino okerrago.

Aurrekoetan bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

1.- Araba: 325/ 0,32 = 1015 hilik milioiko.
2.- Nafarroa: 401 / 0,64 = 623.
3.- Bizkaia: 579/1,15 = 503.
4.- Gipuzkoa: 220 / 0,71 = 309.
5.- Iparraldea: 2 hildako.

Euskal Herria: 1527/3,2 = 477 hildako milioi biztanleko.

Erreferentziak Europan eta munduan ( worldometers.info/coronavirus/#countries ) :

1.- Paisos Catalans: 10162 / 14,2 = 715.
2.- Belgika: 540.
3.- Euskal Herria: 477.
4- Espainia: 464.
5.- Italia: 408.
6.- Frantzia: 319.
7.- Britainia Handia: 267.
8.- AEB: 139.

Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Bizkaian eta Nafarroan Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Espainia baino okerrago. Zergatik ez dituzte hildakoen benetako datu “ofizialak” argitaratzen? Katalunian aurreko astean hasi ziren hildakoak hobeto zenbatzen.

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan