Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Koronabirusaren partea Euskal Herrian – 

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Gaur 2020-4-19, igandea, atzoko datuen arabera (Osakidetza), Euskal Herrian “ofizialki” 57 hildako berri izan omen dira, Araban 7, Nafarroan 15, Bizkaian 23, Gipuzkoan 11, Iparraldean ?. Paisos Catalans-en 9316 hildako guztira. Euskal Herrian guztira 1433 hildako, 447 milio biztanleko (1433/3,2) Espainia bezala. Katalunian ostegunean bikoiztu egin zituzten hildakoak, Euskal Herrian oraindik ezkutatzen dituzte (agian bikoitza).

Atzo bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

1.- Araba: 315 / 0,32 = 984 hilik milioiko.
2.- Nafarroa: 369 / 0,64 = 576.

3.- Bizkaia: 538 / 1,15 = 467.
4.- Gipuzkoa: 208 / 0,71 = 292.
5.- Iparraldea: 2 hildako.

Euskal Herria: 1433/3,2 = 447 hildako milioi biztanleko.

Erreferentziak Europan eta munduan ( worldometers.info/coronavirus ) :

1.- Paisos Catalans: 9316 / 14,2 = 656.
2.- Belgika: 471.
3.- Euskal Herria: 447.
4.- Espainia: 441.
5.- Italia: 384.
6.- Frantzia: 296.
7.- Britainia Handia: 228.
8.- AEB: 118.

Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Nafarroan eta Bizkaian Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara (Katalunia eta Belgika atzetik) eta igotzen ari dira… Dagoeneko Espainia baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?

Pandemiaren erdian, asteartetik Euskal Herriko langile gehienok lanean, autobusak, trenak, metroak, lantegiak… beteta, koronabirusarekin Europako eta munduko inguru kutsatuenean, alegia infernu arriskutsu batean, non ondorioak nabarmenak izango diren, eriak gora, ospitalak lepo eta tamalez hildako gehiago. Ikusiko dugu datorren asteburuan…

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude