Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenetarikoan

Gaur 2020-5-3, igandea, atzoko datuen arabera (Osakidetza, Berria, Argia, Naiz, Vilaweb), Euskal Herrian “ofizialki” guztira 10 hildako berri izan omen dira, Araban ?, Nafarroan 2, Bizkaian ?, Gipuzkoan ?, Iparraldean ? Paisos Catalans-en 11992 guztira. Euskal Herrian guztira 1801 hildako, 562 milioi biztanleko (1801/3,2) Espainia baino okerrago (540). Katalunian (zahar egoitzetako batzuk zenbatzen dituzte), baina hemen jarraitzen dute benetako hildakoak zenbatu gabe.

Aurrekoetan bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

1.- Araba: > 1062 hilik milioiko.
2.- Nafarroa: > 675.
3.- Bizkaia: > 580.
4.- Gipuzkoa: > 347.
5.- Iparraldea: 10 hildako.

Euskal Herria: 1801/3,2 = 562 hildako milioi biztanleko.

Erreferentziak Europan eta munduan ( worldometers.info/coronavirus/#countries ) :

1.- Paisos Catalans: 11992 / 14,2 = 844.
2.- Belgika: 677.
3.- Euskal Herria: 562.
4.- Espainia: 540.
5.- Italia: 478.
6.- Britainia Handia: 414.
7.- Frantzia: 379.
8.- AEB: 205.

Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Nafarroan eta Bizkaian Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Espainia baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?

Bihar astelehena Madrilgo “aginte bakarrak” agindu bezala deseskalatzea “probintziaka”, goizeko seiretan ahal dugunok kalera, lanera, garraio publikoetan (busa, trena, metroa) derrigorrez musukoak jantzita. Gainontzekoak hamarretatik aurrera… Zaindu.