Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenean

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenean –

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatueneanGaur 2020-4-17, ostirala, atzoko datuen arabera (Naiz), Euskal Herrian “ofizialki” 44 hildako berri izan omen dira, Araban 14, Nafarroan 8, Bizkaian 11, Gipuzkoan 11, Iparraldean ?. Paisos Catalans 8735 guztira. Euskal Herrian guztira 1342 hildako, 419 milio biztanleko (1342/3,2) Espainia bezala. Katalunian ostegunean bikoiztu egin zituzten hildakoak eta Errementeria Bizkaiko (guztiz) Ahaldun Nagusia atzo “dignatu” zen Bizkaiko zahar egoitzen hildakoen datu batzuk ematen.

Atzo bezala, erreferentzia izateko munduan gertatzen denarekin, ez da zaila Euskal Herriko zerrenda makabroa osatzea, minimoak gutxi gora behera (jakinik hildakoak ezkutatzen dituztela…), hildakoak / milioi biztanleko:

1.- Araba: 304 / 0,32 = 950 hilik milioiko.
2.- Bizkaia: 500 / 1,15 = 434.
3.- Nafarroa: 348 / 0,64 = 543.
4.- Gipuzkoa: 188 / 0,71 = 264.
5.- Iparraldea: 2 hildako.

Euskal Herria: 1342/3,2 = 419 hildako milioi biztanleko.

Erreferentziak Europan eta munduan ( worldometers.info/coronavirus ) :

1.- Paisos Catalans: 8735 / 14,2 = 615.
2.- Belgika: 445.
3.- Euskal Herria: 419 hildako milioi biztanleko.
4.- Espainia: 417 hildako milioiko.
5.- Italia: 367.
6.- Frantzia: 275.
7.- Britainia Handia: 215.
8.- AEB: 107.

Ondorioa zera da (datuen arabera), Araban, Bizkaian eta Nafarroan Europako eta munduko hildakoen tasarik handienak pairatzen ari gara eta igotzen ari dira… Dagoeneko Espainia baino okerrago. Zergatik ez dituzte benetako datu “ofizialak” argitaratzen?

Pandemiaren erdian, asteartetik Euskal Herriko langile gehienok lanean, autobusak, trenak, metroak, lantegiak… beteta, koronabirusarekin Europako eta munduko inguru kutsatuenean, alegia infernu arriskutsu batean, non ondorioak nabarmenak izango diren, eriak gora, ospitalak lepo eta tamalez hildako gehiago.

Koronabirusaren partea Euskal Herrian munduko lekurik kutsatuenean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude