Koronabirus militarra

Koronabirus militarra –

Gaurko manifesturako gaia emana dago. Ezin aukeratu. Astebete baino gehiago baitaramagu etxean itxita eta ez dugu bertze gai bat aipatzen ahal. Barkatuko didazue, baina… Koronabirusa, bai.

Koronabirus militarraIritzi-emaileen zorionerako, pandemia honek badu inguruan kontu aipagarri anitz eta neuk, Nafarroa (behinola) intsumiso honetatik, Espainiatik etorri zaigun militarizazioari heldu nahiko nioke.

Lehen lerroan jarri baitigute Espainiako armada. Generalek ematen dituzte prentsaurrekoak. Eta soldaduak etengabe ari dira, gure karriketan egiten duten alardean, excusatio non petitabati acussatio manifesta nabarmen bat adierazten. Eta, jakina, den-dena vivaespaña ozen batean bilduta.

Eta nik gogoratu nahiko nuke Espainiako Gobernuan PSOE eta Podemos alderdiak daudela. Ez dakit bietatik zeinek hartu duen erabakia krisi sanitario hau “gerra” bilakatzeko. Baina apostua egin beharko balitz neure aziendak Podemosen alde jokatuko nituzke, hastapenetatik aldatu ez duten oinarri ideologiko bakanetakoa baitute militarismoa. Militarismo ezkertiarra, baina militarismoa.

Eta pena ematen dit. Espainiar antimilitaristek ezker parlamentarioaren artean ordezkaririk ez dutelako eta horren ondorioak Espainiak zapalduriko herriok pairatzen ditugulako.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2020ko martxoaren 25ekoa]

Koronabirus militarra

Iruindarra Iruñean. Kazetaria @LABnafarroa sindikatuan. Irakaslea 'stand by' batean. Kolaboratzailea @fm983irratia n. Ekintzailea @ekonafarroa n.