Kontzertu Klandestinoa Durangoko Plenoan (bideoa)

Kontzertu Klandestinoa Durangoko Plenoan (bideoa)

“Fran Garate, Durangoko PPko zinegotzia, sexu-erasoak egotzita atxilotua izan zen eta gaur egun, oraindik ere, Udalean jarraitzen du”, salatu dute plenoa dantzan eta kantuan etenarazi duten herritarrek.

Hauxe da kontzertu klandestinoa antolatu dutenek zabaldu duten mezua:

“Programa politikoetan berdintasuna sutsuki aldarrikatu eta eraso matxisten kontra udal kanpainak dinamizatzen dituzten horiek, irmoki adierazitakoak bete ordez, isilik geratzen dira.

Fran Garate, Durangoko Alderdi Popularreko zinegotzia, sexu-erasoak egotzita atxilotua izan zen eta gaur egun, oraindik ere, Udalean jarraitzen du. Non daude emakumeon eskubideak? Non daude hainbeste aldarrikatutako indarkeria sexistaren aurkako jarrerak?

Badira hilabete batzuk, mugimendu feministako kideok eta aliatuak egoera hau salatzen hasi ginela. Gertakizun honen harira, birritan hurbildu gara plenora bere kargua utz dezan exijituz. Bi mozio ezberdinetan Udal gobernuari eskatu zaio arduraz jokatzeko; lehenengoan, dimisioa eskatuz eta bigarrenean, liberazioa kentzea aldarrikatuz. Hau da, finean, beraien programa politikoetan esandakoa betetzea eskatuz. Zoritxarrez ez da horrela izan eta gobernua osatzen duten bi alderdiek, EAJ-PSE, muzin egin diote herritarren errebindikazioei.

Gauzak horrela, herritarrok batu eta entzungor aritu den udal gobernuari kantatu diogu, gobernu taldearen aurrean desobedientzia jarrera hartuz kontzertua emanez”.

Kontzertu Klandestinoa Durangoko Plenoan (bideoa)Kontzertu Klandestinoa Durangoko Plenoan (bideoa)