Kontzertinak bezain zorrotzak

Kontzertinak bezain zorrotzak
Ezin jakin Prisarena sarkasmo fina ala aurpegia zuritzeko saiakera krudela den. Gaurko El País egunkariak azalean Guardia Zibila baitakar, bi haur afrikarrekin futbolean jolasten, Espainiar Estatuaren eta Marokoren arteko muga inguruetako etorkinentzako eraikin batean. Horituko naiz une batez eta pentsatu, Jon Nazca Reuterseko argazkilariaren piezan agertzen diren bi botatzarrak ez ote diren etorkinari ostikoa ematen dioten berberak. Orain senegaldarraren atzamarra zapaltzen duten bota horiek, gero baloiari ematen diote, aita hesian galdu duen haur baten irriparra irabaziz. Gosaria kontrako eztarritik sartzeko modukoa da irudia. Ez dizuet halakorik opa.

Prentsa ‘serioaren’ ertzak kontzertinak bezain zorrotzak dira batzuetan.

Captura de pantalla 2014-08-15 a la(s) 14.17.22
Robert Cohen (klikatu originala ikusteko)

Eta kurioski munduaren beste puntatik erreportaje bat dakar egunkari berak barreneko orrialdeetan, Robert Cohenen irudi itzelarekin atondua. AEBtako middle east-eko Ferguson (Misuri) hiriko beltz komunitatearen eztanda irudikatzen du Cohenek. Poliziaren tiroketa batean, Michael Brown 18 urteko gaztearen erailketaren ostean altxa dira afroamerikarrak klase zuriaren aurka. Fergusonen %67 afroamerikarra da, baina kontrastean, bertako poliziaren %5a da bakarrik beltzarana eta Udaleko sei zinegotzietatik bakarra.

Mundua bariopintoa izanagatik ere, ematen du leku guztietan berberak daudela frontearen alde bietan.

Kontzertinak bezain zorrotzak

Ekaitza bainuontzi batean