Konkistatuak bai, baina asimilatuak inoiz ez!

Konkistatuak bai, baina asimilatuak inoiz ez! –

Konkistatuak bai, baina asimilatuak inoiz ez!Konkistatu gintuzten; gure lurrak kendu zizkiguten; gure legeak eta foruak kendu zizkiguten; gure sorginak erre zizkiguten; ulertzen ez genuen hizkuntza ikasi behar izan genuen, jakin gabe zer esaten genuen, euskal herriaren aurkako genozidioa praktikatu zuten; torturatu gintuzten, geure hizkuntzan hitz egiteagatik fusilatu gintuzten; komunikabideen eta hezkuntzaren bidez espainolizatzen eta asimilatzen saiatu dira, eta orain ilegalki okupaturiko gure lurretan, hauteskundeak antolatzen dituzte, beraien joko arauak erabilita noski eta gainera gure izen abizenak beraien zerredetan ageri dira. Espainiarrak sartu diguten pozoia dela eta, nik idatzitakoa ulertzen ez badazu, aplikatu hitz hauek maputxe herriari, ameriketako edozein jatorrizko indigenei eta galdera honi erantzun: maputxeak parte hartu beharko al lukete txileko hauteskundeetan?, edo hori asimilazioa da? ondoren aplikatu euskal herrian.

EZ PARTE HARTU ESPAINIAKO KOLONOAK BERAIEN DEMOKRAZIA ETA JOKO ARAUAK ERABILITA GURE LURRETAN ILEGALKI ANTOLATU NAHI DITUZTEN HAUTESKUNDEETAN. AUTODETERMINAZIOA GUK ERAIKI BEHAR DUGU, EZ DIOGU ESPAINIARI EZER ESKATU BEHAR.

KONKISTATUAK BAI, BAINA ASIMILATUAK INOIZ EZ!

Konkistatuak bai, baina asimilatuak inoiz ez!

2 pentsamendu “Konkistatuak bai, baina asimilatuak inoiz ez!”-ri buruz

  • Pentsa non egongo ginatekeen bai gu bai gure hizkuntza PPSOEko ordezkariak izango balira gure legebiltzarretako ordezkari bakarrak. Bai, latza da gure egoera, baina are latzagoa litzateke gure ahotsa edukiko ez bagenu. Grisa da egoera beti, ez zuri ez beltz.

  • Foruak kendu zizkigutenetik ez dakit zenbat hauteskunde inposatu dizkigute eta Herri hau ez doa aurrera.

    Agian hauteskunde inposatuak ez dute ezertarako balio, bestela ez lukete inperialistek lagako, Katalunian kasu.
    Agian hauteskunde hauek ez dira grisak beltzak baizik.
    Agian hauteskunde inposatuek banatzen gaituzte eta askatasunetik urruntzen.

    Agian da baina agian egia da nik diodana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude