Komunikazioan ikasgai bat AskeGunetik (Informazioa boterea da II)

Captura de pantalla 2013-04-20 a las 13.32.50

Berriz ere. Oraingoan etxean bertan bizitu ditugu paradigma komunikatiboaren errotiko aldaketaren ondorioak. Inori baimenik eskatu gabe gertatu den aldaketarenak. Arabiar udaberrian edo eta Espainiar Estatuko M15 mugimenduan sentitu bezala, hemen ere sentitu dugu sareen ahalmena, indarra eta boterea. Edo, nola arrazoiekin eta sare sozialetan oinarritutako planteamentu komunikatibo antolatu batekin, elur bola handiagoa eta handiagoa bihurtu daitekeen nazioarteko (ez EiTBko, ez espainiar hedabideetako) albiste bilakatzeraino. Erratuta “Boterea” deitzen diogunari eskuetatik ihes egiteraino.

Rusia Today ez alineatuak eman zuen albistea, atxiloketen bezperan apirilaren 18an, #herriharresia hazten ari zela. Atlasekoak (Telecinco) inguruetan zebiltzan, baita France Presseko argazkilariak ere. Geroz eta gehiago ziren albistea zegoen lekura hurbiltzen ziren hedabideak. Baina ez zuten albistea ematen. Noiz eztanda egingo zuen zain zeuden. Badakizue, espetxeratzear dauden 8 gazte babestera 1500 pertsona bildu izana ez da albiste. Atxiloketak ordea bai. (Gorka Bereziartuak hemen)

resist8Baina hedabide “handi” guztiak ixilik egotea, egun, ez da ixiltasunaren sinonimo panorama komunikatiboan (gaiaz I.Larrañaga). Ez eta gutxiago ere! Informazioaren kontsumo erritoak aldatu dira, baita kazetarien aldetik berau tratatzeko era ere (S. Lafuente-k hemen). Hedabideetan hedabidea sarea da, eta sareak berak ezartzen du informazioaren taupada erritmoa. Agenda setting-a jada ez da hedabideen monopolioa. Are gehiago agenda setting-a jendartearen esku da orain sareen bitartez. Eta honek desinformazioa anulatzen du, inoiz baino nabarmenago utziz hedabideen morrontza gobernu erakunde eta alderdi politikoekiko. Aritz Galarragak ondo azaltzen du albistegien inapetentzia, edo EiTBko albistegi buruarentzat presio lapikoen funtzionamendua erakustea nola garrantzitsuagoa den, kartzelaratzeko zain dauden 8 gazte babestera Donostian 1500 pertsona bildu direla erakustea baino.

Boterea egon, gizarteak sinisten duen lekuan dago

Telesail arrakastatsu batean entzundako elkarrizketa batek hausnarketa ederra egiten du boterearen inguruan. Hona ekarri dezakeguna eta hedabideen eta jendartearen arteko harremanetara estrapolatu [Informazioa boterea da]:

-Hiru pertsona daude eserita gela berean; errege bat, apaiz bat eta gizon aberatsa. Haien artean ezpata saltzaile arrunt bat dabil. Hiru pertsona inportanteek merkatariari ordaintzen diote gainontzeko biak akabatzeko. Nor bizi eta nortzuk hiltzen dira?

+Merkatariaren arabera

-Nola da hori? Ez du koroarik, ez urrerik ez eta jainkoen bedeinkaziorik.

+Ezpata bat du, biziaren eta heriotzaren boterea.

-Baina merkataria bada agintzen duena… zergatik sinisten dugu erregeak duela botere guztia?
Boterea egon, gizarteak sinisten duen lekuan dago. Truko bat da, itzal bat murruan, eta pertsona batek, txikia izanda ere itzal oso luzea proiektatu dezake.

agenda setting, askegunea, boterea, boulevard, Donostia, herriharresia, informazioa, kazetaritza, komunikazioa, sare-sozialak, Segi
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

3 pentsamendu “Komunikazioan ikasgai bat AskeGunetik (Informazioa boterea da II)”-ri buruz

  • Zuzenketa bat: “Ko-munizioa” ertzantzaren komunikazio aparatua izan da. #AskeGunea _rena txalotzeko moduko KOMUNIKAZIOA izan da 😉

  • Arantza San Sebastian

    Azterketa ona, Oier, baina orain ere hausnarketa egiteko garaian, adibidean hiru gizon; jar itzazu gela berean eserita hiru emakume: sorgin bat, moja bat eta emagaldu bat… eta ikusiko duzu koktela guztiz berria dela! Gero eta garbiago ikusten dut erabat aldatzea dela aldatzeko modu bakarra.

  • Oier Aranzabal

    […] politikoak jateko bazkarik izan ez duenez, irtenbide bakarra blokeo informatiboa izan da. Baina blokeo hori gainditzeko erabaki egokiak hartu dira eta demostratu da estrategia komunikatiboak guk nahi ditugun emaitzak eman ditzan, onena eskura […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude