#Komunikazioa

Aste honetan Kalegorrian saioan egin dudan kolaborazioan, Lander Arbelaiz kazetariak idatzitako txio batetik abiatuta izan ditudan pentsamendu batzuen inguruan hitz egin dut.

Gure ideiak zabaltzeko komunikazio teknikak erabili beharra dugula ohartzen hasiak garela dirudi. Munduak gure arazoei kasu egitea nahi badugu, hedabideetan tokia behar dugu, eta leku hori irabaztea ez da erraza izango. Publizitate kanpainek erabiltzen dituzten teknikak ikasi eta geureganatu egin behar ditugu.

#Komunikazioa

Baina horrekin batera, argi eduki behar dugu kanpaina bat bakarrik ez dela nahikoa izango. Marketinak funtzionatu egiten du, baina ez da perfektua. Ez du beti funtzionatzen, edo ez du beti teknika edo kanpaina berak funtzionatzen.

Saioan esatea ahaztu egin zait, baina ideia twiterre, ikusitako mezu batetik ateratzeaz gain, twiterren izandako laguntzari esker lortu dut jakitea argazkiak zeinek eginak diren.
Mila esker esku bat bota didazuen guzieri.

BERTAN klik egin eta saioa entzungo duzu.

komunikazioa

MILA HITZ - Freelance argazkilaria. BostokPhoto egitasmoan buru belarri nabil. EuskalHerriko Informatzaile Grafikoen Elkarteko kidea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude