Kolonizatuen eta kolonoen hizkuntz politikaz

Hispanitibity
Atzo, San Sebastian-donoxtia 2016 egitasmoaren zuzendari berria aurkeztu zuen Izagirre alkateak, Bildukoa bera, pozarren.
Euskaraz tutik ez dakiela, baina euskara izango dela egitasmoaren ardatz… ausardia behar da.
Alderdi guztien onespenarekin, aizue. Kosmopaletismoaren izenean, amen.

Gaur bertan, Markel Olano JELtzaleak salatu du Twitterren, Eroskiko propaganda erdara hutsez jaso duela etxean, atzerapausu nabaria zela gaineratuz.
Atoan, Tonia Etxarri Vocentotarrak barre egin dio Olanori bere twitterrean, nola “eskandalizatu” den azpimarratuz.
Lepazain unionistaren markaketa gutxi balitz, Eroskik azalpen zehatzagoak eskatu dizkio Olanori Twitterren bertan… espainieraz!!!

Lehen adibidea, kolonizatu azpiratu akonplexatuen hizkuntz politikaren adibidea zalantza barik.
Bigarrena, kolono zapaltzaile lotsagabeena.

Euskal Herria euskalduna izango ome den egun handira arte, lagunok!
Poziktibity guztiontzat.

6 pentsamendu “Kolonizatuen eta kolonoen hizkuntz politikaz”-ri buruz

  • Olano kexatu da Eroskiko publizitatea Gazteleraz jaso duelako? Bera ez da eroskira erosketak egitera jun bere bizitza osoan orduan, horregatik asaldatzen bada, eroskiko langile gehienak Euskaraz hitzegiteko gai ez direla ta beste askok ulertzen ez dutela ikusia, bihotzekoa emango zion.
    Baina berdin zaionez…

  • Bildurena 2016ko hautagaitzarekin NAZKAGARRIA.

  • Kolonoekin dantzan:

    ‘Si el Estado no impusiera el castellano en toda España, los dialectos se impondrían al castellano’.
    (Miguel de Unamuno, 1901)
    .
    “Si una mayoría de catalanes se empeñan en perturbar la ruta hispánica, habrá que planearse la posibilidad de convertir esa tierra en colonia y trasladar allí los ejércitos del norte de África. Todo menos……lo contrario”.
    (Ramiro Ledesma, 1931)
    .
    ‘Una persona de mi conocimiento asegura que es una ley de la historia de España, la necesidad de bombardear Barcelona cada cincuenta años. El sistema de Felipe V era injusto y duro, pero sólido y cómodo. Ha valido para dos siglos. Yo no he sido nunca lo que llaman españolista ni patriotero. Pero ante estas cosas me indigno. Y si esas gentes van a descuartizar España, prefiero a Franco’. (Manuel Azaña, 1931)
    .
    ‘No estoy haciendo una guerra contra Franco para que nos retoñe en Barcelona un nacionalismo estúpido y pueblerino’. (Juan Negrín, 1938).

  • ‘¿Ustedes creen que hemos hecho la guerra para que el catalán vuelva a ser de uso público?’.
    (Acedo Colunga, 1952)
    ,
    ‘Cataluña fue ocupada por Felipe IV, Felipe V, fue bombardeada por el General Espartero y la ocupamos en 1939 y estamos dispuestos a volverla a ocupar tantas veces como sea necesario y para ello estoy dispuesto a coger de nuevo el fusil’. (Manuel Fraga, 1961)
    .
    ‘Hay que fomentar la emigración de gentes de habla castellana a Cataluña i Baleares, para así asegurar el mantenimiento del sentimiento español’. (Leopoldo Calvo Sotelo, 1983)
    .
    ‘El terrorismo en el País Vasco es una cuestión de orden público, pero el verdadero peligro es el hecho diferencial catalán’. (Felipe González, 1984)
    .
    ‘El castellano nunca ha sido lengua de imposición’ (Juan Carlos el Bourbon, 2013)
    .
    “Me siento extranjera en mi tierra” (Carmen Chacón, 2014)

  • Espainiako armarri inperialean gure armarria laugarren koadrantean. Lotsagarria da. Katalunia askatu. Gora Katalandar Errepublika.

  • Merezi du euskara ikasten buru-belarri hastea? Tartekako zalantza hori nagusitu zaigu, berriro ere, aste honetan. Donostia 2016 proiektuko zuzendari nagusia Pablo Berastegi erdalduna izango da. Basko bat, euskaraz ez dakiena. Bera baino egokiagorik ez, nonbait, munduaren aurrean euskal kultura kudeatzeko. Erreakzioak entzun ditugu aukeraketaren kontra, baina… argi mintza gaitezen: irudipena daukat zenbait kasutan aho txikiarekin egindako adierazpenak izan direla. Irudipena daukat erabakia beste politikari baten ahotik aditu bagenu bestelako erreakzioak izango genituela. Zer ez zuten esango oraingoan mihiari eutsi diotenek hautua Eneko Goiak, EAJ autonomista epel horretako kideak, egin balu? Zer esanik ez, Odon Elorza sozialista espainolista karguan egon eta horren alde azaldu balitz. Larrutu egingo zituzten.
    http://www.berria.eus/paperekoa/2026/011/001/2014-09-13/ez_euskarari.htm

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude